
Gaizaka Toquero atzo ziurrenik munduko pertsonarik zoriontsuena izango zen.Orain dela urte bat ""B" mailan jokatzen ari zen, Sestao River taldean, eta urte bat geroago, haren burua San Mamesen aurkitu zuen atzo, 40.000 arimen aurrean, eta partida altxatu beharrean.
Toquerok atzo debuta egin zuen Athleticeko lehenengo taldearekin partida ofizialean.Aurredenboraldian ere aritu zen Toquero, baina udan Eibarrerako bidea hartu zuen, minutuak eta esperientzia lortu zitzan.Han lan ona egin zuen, eta atzo hori baliatzeko parada ona izan zuen.61 minutuan irten zen Toquero, Ion Velez aurrelariaren ordez, eta oso aktiboki parte hartu zuen zuri-gorrien jokoan.Momentu oro baloia eskatu zuen, ez zen izkutatu, eta detaile onak erakutsi zituen baloia onetan zuela.Taldean ondo sartu zen, beraz.
Aurrelari izanda, debuta golarekin egitea gustoko luke Toquerok, baina ezin izan zuen.Horren truke, Iraolaren gol apartaren jokaldian zeresan handia izan zuen, Iraolak jasotako pasea Gaizka Toquerok buruz errematutako baloia izan zelako.
orokorrean , oso debut positiboa Toquerorentzat eta oso albiste ona Athletic-entzat urtarrileko hilabete ero hau igarotzeko oso jokalri baliagarria aurkitu duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario