lunes, 12 de enero de 2009

ATLETICO 2-ATHLETIC 3. PARTIDU IKARAGARRIA, ETA 7GARREN PARTIDA JARRAIAN GALDU GABE

Athletic-ek bere bolada onarekin jarraitu zuen, eta hiru puntuak ekarri zituen Madriletik partidu ikaragarri batean.Caparrosek zoragarri planteatu zuen partida, eta atzo beltzez jansten zuten lehoiek (atzo inoiz baino gehiago) talde madrildarra irentsi zuten partidu oso konpletu batean.Modu honetan, azken urteotako penuriak eta une txarrak alde batera geratzen dira, eta ligan lasaitasuna izanda, Kopan zentratu daitezke Utrerako entrenatzailearen mutilek.
Atzoko partidan, Athletic-ek partida borobila burutu zuen, bai erasoan zein defentsan, gehienbat azken honetan.
Eta are merito gehiago izan zuen garaipenak, lehengo minutuetan Atleticok aurre hartu zuelako Antonio Lopezen bitartez.jokalari madrildarraren errematea Ion Velez-en gorputzean topo egin eta desbideratu egin zen, Gorkaren atea zulatuz.Zoritxarra Bilboko taldearentzat.
Baina talde honek badauka zerbait, badauka gogoa, ohorea, bihotza, eta erantzun bikaina eman zion.Velez, Koikili(bikain partida osoan) eta llorente aukerak izan zituzten, baina zorterik gabe.Azkenean, lehen zatiko ondarrean, koikilik kanoia atera eta sekulako zartakoa atera zuen, atzo beltzez zihoatenentzat berdinketa, merezia, lortuz.
Gola Javier Aguirrek zuzentzen duen taldea makl utzi zuen, eta bigarren zatia lehoiena izan zen guztiz.Baloia eta aukerak bereganatu zituzten, eta Atletico Madrilen gainetik pasa zuten, indarrez beterik.Llorentek, Ujfalusiri baloia lapourtu ostean, Leo Francoren aurrean geratu zen, eta haren jaurtiketa, atzelari madrildar baten oinean jo eta gero, ate barruan bukatu zuen.minutu batzuk geroago, Gabilondoren jokaldi paregabe baten ondorioz, Llorente berriz pase bikaina jaso zuen, eta sareetara bidali baino ez zuen egin behar.1-3, partida kontrolpean.
"Aguirre vete ya" ohiuen artean, atzo zuri-gorriz zihoaten mutilek sekulako urduritasuna sentitu zuten, eta ostikoen bitartez ordaindu zuten haien etsai futbolistikoen.Horrela, Maniche, sarrera beldurgarri baten ostean, kanporatua izan zen.Eta "Kun" Aguero, oso detaile txarrean, Javi Martienz zapaldu zuen, santziorik gabe.Camacho gaztea ere kaleratua izan behar zuen, baina epaileak biei barkatu zien txartel gorria.
Azken segunduan, Forlanek markagailua estutu zuen, baina gehiagorako denborarik ez zegoen.Hiru puntuak, eta ostegunean Kopan aurrera egitera.

No hay comentarios: