sábado, 10 de enero de 2009

OSASUNA 1- ATHLETIC 1: LLORENTEK AZKEN MINUTUAN ARNASA EMAN DIO ZURI-GORRIEI

Athletic-ek banako berdinketa lortu zuen Ostegunean el Reyno de Navarra futbol zelaian, llorentek 92. minutuan sartutako gol bati esker.Horrela, horrela, lehoiek partidu ikaragarri txar batetik urrea atera zuten, eta kanporaketan abantaila hartu zuten, etorkizuna beltza baino beltzago ikusten zen momentuan.

Partidu hotza izan zen El Sadarrekoa.Giroan zeuden -4 graduak jokalariak kokildu zituzten eta ezin izan genuen joko gehiegirik ikusi.Bi taldeek baloi luzeak aurrelariei bidaltzeari ekin zioten, eta baloiak ia ez zuen berdegunea ikutu.

Horrela, ikusteko oso partida itsusia izan zen, oso aukera gutxirekin, eta zelaierdian borroka gogorrarekin.Hori gutxi balitz, Alvarez Izquerido epaileak ( partidu penagarria burutu zuena) Markel Susaetari egindako penalty argia irentsi zuen.Eibartarra arean murgildu eta Sergio atzelari gorritxoak zangotrabatu egin zuen, baina epaileak ez zuen ezer ikusi.Horrela, lehenengo 45 minutuak beste barik bukatu ziren, bazirudien Athletic-ek egoera kontrolpean zuela, baina gol aukerarik ez zeuden inoren atean.


Bigarren zatian, etxekoek gogor ekin zioten eta aukera hoberenak izan zituzten, Ezquerro eta Nekounam iraniarra protagonista zirelarik.Halere, partidako aukerarik garbiena Andoni Iraolak izan zuen korner bat errematatzerakoan, baina baloia gehiegi pikatu zuen eta langa gainetik irten zen.Zoritxarra Athletic-entzat, gerora are txarrago bilakatuko zena, Pandiani uruguayarrak area barnean baloi galdu bat ate barrura bidaltzeean ez oso egoera egokian.

Kanporaketa maldaz gora, partidu oso kaskarra, eta athletic-ek oin bat errege kopatik at, baina orduan, zoria agertu zen, errege magoak aigan, edo, Athletic-en aktitudea, miraria bihurtu zuten.Iraolak denboraz kanpo erdiraketa jarri zuen, baloia atzelari batean ukitu eta arearen bihotzera erri zen.han , Toquero agertu zen, baloia errrematatzeko oso modu zailean.Ricardok baloia gelditu zuen, baina han agertu zen Fernando llorente, Rincon de Sotoko erraldoia, berdinketa egiteko, eta zuri.gorrientzat errege kopako final-laurdeneko txartela hurbilago jartzeko.

No hay comentarios: