Athletic-ek beste puntu bat eskuratu zuen atzo San Mamesen Espanyol-en aurka, ia partida osoa markagailuan atzetik joan ostean.Lehoiek ez zuten partida ona egin, eta berdinketa Andoni Iraolak egin zuen gol ikaragarri, zoragarri batean.
Modu honetan, jeitsiera postuak 6 puntura jarraitzen dute, hau da, distantzia mantendu da, eta zuri-gorriek orain tinko eutsi beharko diote Kopan, Ligan momentuz egoera lasaian mantentzen direlako.
Partidua bizirik hasi zen Bilbotarren partetik, erritmo alaia, jokaldi trebeak...nahiz eta Llorente ondo markaturik egon, zuri-gorriek aukerak sortzeko arazorik ez zuten izan, baina ezin izan zuten golik egin.Aukerarik garbiena, 17 minutuan Iraolak eta Susaetak eginiko jokaldi aparta eta gero Javi Martinez-ek zutoinera bidalitako errematea.Eta hor bukatu zen Athletic.
Zuri-urdinek partidaren kontrola hartzen hasi ziren, nahiz eta haien zelaian ian, eta pixkanaka-pixkanaka, arriskua sortzen hasi ziren perikitoek, gehienbat estrategia jokaldietan.Horrelako batean, Moises Hurtado 4!! atzelari bilbotarrei aurreratu eta Iraizoz-en irteera ustela gainditu zuen kataluniarrentzat berdinketa egiteko.kolpea latza izan zen Athletic-entzat, lehen zatian gehiago ez zuelako egin.
Bigarren zatian, eta nahiz eta askoz hobeto ez jokatu, Athletic-ek Espanyol atzerapausoa aprobetxatu zuen jokoaren gidaritza hartzeko.Mane-ren gizonak haien zelaian sartu ziren guztiz, eta Athletic-en aukerak erraztu zituzten, nahiz eta hauek partidu nahiko kaskarra jokatu.
Etxeberria eta Toquero sartu ziren bigarren zatian taldea laguntzeko, eta bigarren honek Athletic-en berdinketaren golan zeresan handia izan zuen.Toquerok kameniren aldaratze bat buruz errematatu zuen, Iraolak sekulako kontrola egin zuen bularrez, eta txilenaz, bai, ondo irakurri duzue, txilenaz, berdinketa egin zuen.
Gol aparta, ikusgarria, zoragaria" Messi, Aguero, eta horrelako jokalariek sartzen dituzten horietarikoa" Caparrosen esanetan.Hortik aurrera, Athletic, San Mamesek gidatua, aurrerantz jo zuen, eta haien aukerak izan zituen partidua eramateko, haien artean Llorente eginiko penalty-a ia partida bukaeran, Paradas Romero epaileak ikusi nahiz izan ez zuena.
Horrela, beste puntu bat salbaziorako bidean, eta ostegunean Osasunaren kontra Kopan joaneko partida Iruñean, espero dezagun bilbotarrek zorte izatea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario