Ostegun honetan Errege Kopa berriro ere teloia irekiko du Azarotik geldi egon ostean.hilabete honetan final-zortzirenak eta final-laurdenak jokatu dira, lehengo kanporaketako partidak 7 eta 14 egunean, eta bigarren kanporaketakoak 21 eta 28 egunetan.
Athletic talde historikoa da Errege Kopan.Haren historia luzean zehar, 24 titulu lortu ditu, azkena 1984an, orain dela 25 urte, Santiago Bernabeun Maradonaren Bartzelonari 1-0 irabazi ostean, partida hunkigarria eta ikaragarri batean, borroka luzean bukatu zena, Diego Armando Maradona ostikoka zebilela.
25 urte geroago, egoera oso ezberdinak dira.Bartzelona ez du aurkitu kopan Athletic-ek, gutxienez finaleraino ez, eta talde blaugranak Ligan ikaragarri dabil.
Athletic-ek, bere partetik, kanporaketa gogorra izango du final-zortzirenetan, Osasunaren kontra arituko beharko delako.Gorritxoek Ligan eskas darabilte eta kopan haien zalegoari ilusioa bueltatzeko nahia izango dute.
Joaneko partida El Sadarren jokatuko da, ostegunean, gaueko 9etan, eta han Athletic-ek emaitza ona lortzea nahi izango du, bueltako partidan San Mamesen kanporaketa aurreara ateratzeko.gutxienez, gol bat egitea dute helburu zuri-gorriek, eta berdinketa eta garaipena lortu ezkero, are hobeto.
Espero dezagun Athletic-ek zorte izatea historikoki ondo etorri zaien txapelketa honetan.
lunes, 5 de enero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario