lunes, 12 de enero de 2009

KOIKILI LERTXUNDI


Azkenenko Blog-a Koikili bezalako jokalari bati eskaini nahiko nioke, ene uste apalean jokalari honek Athletic zer izan behar den argi errepresentatzen duelako.Adorea, bihotza, apaltasuna, indarra, arima...hori dira talde zuri-gorria definitu beharko luketen adjetiboak, eta horiek dira Koikili Lertxundiren ezaugarriak.
Pasa den urtean 26 partida jokatu ostean, Koikilik aurten pisu asko galdu du jokoan, eta taldean, eta partida askoz gutxiago jokatu ditu, bizpahiru norgehiagoketan baino ez duelako jokatu.Aurredenboraldian, Casas postua kendu zion, baina Almeriako lehen partida kaskarraren ondorioz, postua galdu zuen.
Orduan Athletic-ek fitxatzea erabaki zuen eta Sanse-tik Mikel Balenziaga ekarri zuten, ezker hegalerako.Jokalari gipuzkoarrak maila ona eman zuen lehenengo partidetan, eta Caparrosen konfidantza bereganatu zuen.Horrela, Koikili-k soilik bi partida jokatu ahal izan ditu titular gisa:Santanderrekoa, partida ona burutu zuena, eta atzokoa, Atletico Madrilen kontra.
Atzoko partidan Koikilri ez zitzaion formaz kanpo ikusi, guztiz kontrakoa baizik.Partidu oso konpletua burutu zuen Otxandioko, eta hori gutxi balitz, taldea ere lagundu zuen lehengo zatiko ondarrean sekulako gola eginez.Modu hoentan, argi utzi zion Caparroseri jokatzera aukerak ere behar dituela, eta maila ona eman dezakeela.
Espero dezagun Koikilik aukera gehiago izatea denboraldian zehar, argi utzi baitdu maila ona duela Athletic-en jokatzeko.

No hay comentarios: