lunes, 29 de diciembre de 2008

ATHLETIC-EN BAJA POSIBLEAK URTARRILEAN

Denboraldiko lehen zatia ikusita, argi dago Athletic-en zenbait jokalari irteera bilatu bharko dutela neguko merkatuan, Caparrosentzat ez baitdute kontatzen, eta minutuen bila beste talde batzuetara irten beharko dira.

Haen artean, kasurik garbienak Casas eta Iñigo Velez-enak dira. Sopeloztarran kasuan, lehen partida titular gisa jokatu ostean, harmailara joan da, deialdi gehienetatik atera egin da, eta badirudi naguan beste taldea batera joango dela, ziurrenik bigarren mailakoa.

Iñigo Velez-en kasuan, udan fitxatu ostean, aukera gehiegirik ez du izan, eta badirudi Eibar, Alaves, edo Salamanca izan daitekela bere irteerak.

Beste kasu batzuk, hala nola, Del Olmo edota Lafuente, zailagoak izango dira.Retuertoko atezainaren kasuan, badirudi Mallorcak atezaian bilatzen ari dela eta Iñaki kandidato sendo bat dela.Del Olmoren kasuan, Eibarrera itzuliko zenaren rumorea zabaldu zen, baina jokalriak athletic.en oso ondo dago eta ez du airez aldatuko.

URTARRILAREN ALDAPA GOGORRA ATHLETIC-ENTZAT

Athletic-ek Urtarrileko hilabeteko aldapa klasikoa izango du baita, guztiok bezala.Bere kasuan, Kopa eta Ligako txapelketak bateratu egingo dira, hilabete oso gogorra bihurutz Urtarrilekoa.

Ligan, lehendabizi Espanyol hartuko du etxean Bilboko taldeak, geroago Calderon-era joateko, Atletico Madrilen kontra jokatzeko, eta lehen itzulia Valentziaren kontra bukatuko du, San Mamesen.Ondoren, Almeriara joko du, Hugo Sanchez zuzentzen duen taldearen kontra jokatzeko, eta azkenik, Malaga hartuko du etxean.

Kopari dagokionez, Urtarrileko lehenengo bi asteetan Osasunaren kontrako kanporaketa izango du Bilboko taldeak, eta hura pasatzxen bada, hurrengo bi asteetan Sporting edo Valladolid-en kontra jokatu beharko dute zuri-gorriek, Kopako final.erdietara ailegatu nahi badute.

Hauxe esan nahi du Kopan aurrera egiten bada, hiru egunetan behin partida izango dutela bilbotarrek, eta horrek lesio eta partida-kargaz gain, nekea eragin dezake, eta Ligan, benetan garrantzitsua den Ligan, errendimendua jeistea.pasa den urtean, horrela izan zen, baina badirudi aurten planifikazioa ezberdina izango dela, eta pasa den urteko baina maila hobea emango dela urtearrileko hilabetean.

GAIZKA TOQUEROREN ITXULERA

Gaizka Toquero, Uda honetan Sestao River taldetik fitxatutako erdilaria, eta aurtengo denboraldia Eibarren utzita hasi zuena, Athletic-en taldera itzuliko da, 2009 urtean taldeari laguntzeko.

Albistea protagonista bera, eta zuri-gorrien inguru osoa harrituta utzi du.Jokalariak, orain arte, Eibarren aritu da, normalean titular gisa arituz, edo bestela minutu ugari jokatuz.Horrela, Toquerok beharrezkoa minutuak lortu ditu Bigarren maila bezalako kategoria exigente batean, eta athletic-en zuzendariek uste dute nahiko garatu duela Gaizkak bere jokoa, Athletic-en jokatzeko.

Eibarren, nahiz eta titular gisa beti aritu ez, Toquerok 5 gol egin ditu, bere kalitatearen arrastoa utziz.Argi dago, jokalariak asko ikasi duela Eibarren, eta askoz landuagoa helduko dela Athletic-era orain.

Espero dezagun, ba, zorte ona izatea eta taldearen bolada ona mantentzera laguntzea.

lunes, 22 de diciembre de 2008

BETIS 0 - ATHLETIC CLUB 1: Denboraldiko azken partida, lehenengo garaipena

Athletic-ek aspaldiko partez garaipena etxetik at eskuratu zuen( Clemeneteren Murtziaren kontra irabazi zuen azken partida, La Condominan Murtziari 1-2 irabazi ondoren, 2008aren Maiatzean). Eta garaipena aspaldiko partez irabazi zuen Betis txar baten akontra, ideiarik gabekoa, erdialdeko jokorik gabekoa eta oso joko eta aukera eskasak erakutsi zituena Ruiz de Lopera futbol zelaian.Horren aurrean, bilbotarrek ez zuten partida bikaina egin, baina atzealdean sendo eta tinko aritu ziren, eta erasoan eraginkor, eta horrek nahiko eta soberan izan zen Sevillatik hiru puntuak eskuratzeko.

Partida hasieran ikusi ahal izan zen Betisen bajak ( Emaná. mehmet Aurelio eta Capi) pisu handia zutela anre jokoan, eta oso astiro eta sakontasunik gabe jokatu zuten partida osoan zehar zuri-berdeek.Athletic-ek eroso jokatu zuen, modu erosoan aritu zen partida osoan zehar, aurkaria kontrolpean izanez, eta betis-i aukerak eman gabe.Egia da erasoan ez zutela presentzia handirik izan, baina eraginkortasuna bai, izugarria izan zuten.horren adibiderik garbiena, Javi Martinez-ek 42 minutuan saruttako gola.Korner baten ostean, eta Castok sekulako aktsa egin ondoren, Etxeita zornotzarrak txilenaz errematatu zuen, baina Juanitok atepean atera zuen.Aldaratzea Susaetaren oinetan erori zen, eta honen erdiraketa bikaina era berean errematatu zuen Javi Martinez Castoren ate barrura, gol izugarria eginez, bilbotarren pozarako.

Bigarren zatian, Chaparrok, andaluziarren entrenatzaileak, aurrelariak sartu zituen, erasoko jokoaren bila, baina erdialdea galdua zeukan betis-ek eta zuri-gorriek kontrolpean izan zuten partida osoa.Bigarrena sartzeko parada ona izan zuten, baina Ion Velez-en aukera castok ondo atera zuen, eta bigarrenean, Javi Martinez eta Etxeita ez ziren fin ibili gola egiteko korner baten ostean.

Partida hiltzen joan zen, Hispalis-ekoek ezer egin gabe jarraitzen zutelarik.Partida osoko aukera bakarra Pavonek izan zuen 86. minutuan, baina haren kontrol txarraren ostean, Javi Martinez eta Iraizoz kornerrrera bidali zuten, baloia, azken aukera ezertan utziz, eta hiru puntuak bilbora alde egitea ahalbidetuz.

Hiru puntu hauekin, Athletic-ek 19 gehietzen ditu, azken lau partiduetan 10 puntu gehitu dituelarik, eta sailkapeneko alde erosoan kokatzen da, jeitsiera postuetatik 6 puntura.Espero dezagun 2009eko hasiera 2008 bukaera bezain ona izatea, eta geure taldeak aurrerantz egitea sailkapenean.

martes, 16 de diciembre de 2008

ANTZINAKO INDARRA BERRESKURATUKO DU SAN MAMESEK?



San mames Espainiako ligako eta orokorrean, futbol mundu osoko zelairik garrantzitsuenetarikoa dugu.bai bertan gertatu diren gol eta partida ikusgarrietatik, eta baita duen berezitasun handietatik.Alde batetik, arkua daukan zelaia bakarra dugu, eta bestalde, Athletic Club de Bilbao talde mitikoaren zelaia dugulako ia bere sorreratik.


Aspaldi errespetatua izan da Bilboko geure zelai maitia.Bertan, historikoki irabaztea zaila baino zailagoa bilakatzen zen , eta urte gutxirarte, zuri-gorrien gotorlekuan irabaztea Tom cruise-n "mision Imposible" antzekoa bilakatzen zen, etsai gogorrentzat ere.Barca, Madrid eta beste talde indartsu asko San mamesetik jipoituta atera ziren urte askotan zehar, eta hurrengo partida San Mamesen izango zela pentsatzeak beldurra sorrarazten zuen talde guztietan.


Azken urteotan, bederen, dinamika hori aldatu egin da, eta San mamesek zuen magia hori pixkanaka aldenduz joan da, Athletic-en maial jeisten joan den heinean.Azken3-4 urteetan, San mames "cholloa" izan da bisitarientzat, ametsgaiztoa baino gehiago.


Aurtengo denboraldian ere Almeriak, Getafek, bartzelonak eta Villareal-ek San Mamesetik hiru puntuak eraman dituzte, baina azken hilabete t'erdian zerbait aldatu da.Athletic-ek Osasuna, Numantzia eta Sporting gainditu ditu jarraian San Mamesen, eta ez bakarrik hori, 8 gol sartu ditu eta bakarra ere ez du jaso, aspaldiko garaietako gogortasun eta sendotasuna zale zaharrenen gogora ekarriz.


Izango dugu aukera berriz San Mames gotorleku bilakatzera? Bilboko zalegoa beti atzen dutela, argi dago lehoiek errazago izango dutel etxean jokatzen duten partida bakoitzean.Espero dezagun, beraz, yeste, Llorente, Susaeta , Javi Martinez eta konpainiak bere garaian Bata, Gainza, Zarra, Urzaiz, guerrero, Argote.... eta konpainia garaitu ziren leku berean garaitzea.

GURPEGI ETXEAN DA JADA, IGANDEKO PARTIDAN SUDURRA APURTU ONDOREN

pasa den igandeko partiduan, Carlos Gurpegui nafarrak sekulako kolpea hartu zuen 88garren minutuan, Carlos Cuellar Sporting-eko atezainarekin kolpe oso gogorra eman ondoren.Erdilari zuri-gorriak berdeguneera erori zen oso modu biolentoan, eta konortea galdu zuen automatikoki.Kideak, guztiz beldurtuta, medikuak deitu zituzten, azkar etor zitezen.Andosillakoa azkar aztertu, eta San Sebastian klinika bilbotarrara eramatea erabaki zuten.
Han, traumatismo kraneoenzefalikoa diagnostikatu zioten, eta probak egin ondoren, bizkarra edo burmuina afektatu zeukala konfirmatu zuten.Horrela, Carlos Gurpeguik "soilik" sudur tabikea apurtuta zeukan, eta modu honetan, atzo operatu ondoren gaur bere etxean egongo da, errekuperazio prozesua aste honetan bertan hasteko.
Joxean Lekue Athletic-eko medikuak esan zuenez, "Gurpeguik ez du kolpeaz ezertxo ere ez gogoratzen, berak aldagelan hartu zuen kontzientzia, eta handik ospitalera eraman genuen".Bestalde, zerbitzu medikuek aipatu dute urte honetan ezin izango duela jokatu gehaigo, eta hortaz, Ruiz de Loperako partida galduko du, Betis-en kontra.Badirudi 2009ko lehen partidarentzat prest izango dugula Athletic-eko erdilari sutsu eta indartsua.

lunes, 15 de diciembre de 2008

ATHLETIC 3- SPORTING 0: Beste garaipen bat San Mamesen, eta pixkanaka sailkapenean gorantza

Athletic-ek 3-0 gailendu zitzaion atzo Gijon-go Spoting-i Sanmamesen jokatutako partidu hotz eta euritsu batean.Modu honetan, Caparrosen taldeak hirugarren partida jarraian irabazi zuen San mamesen, bolada ona mantenduz.Orain, etxetik at irabaztea beharrezko pausu bezala ikusi behar da zerbait gehiago lortu nahi bada.

Atzoko partiduan, Athletic-ek bide azkarretik irabazi zuen partida, 31garren minutuan jada 3-0 irabazten zuelako.Jokalri bilbotarrek motibazio izugarria erakutsi zuten lehen ordu erdian, eta honi eraginkortasun ia totala gehituz, partida eroso izan zen zuri-gorriek atzo irabazi zutena.

Lehen gola azkar etorri zen.ivan hernandez asturiarrak penaltya egin zion llorenteri, eta Rincon de Sotokoak berak penalty bihurtu zuen, bosgarren minutuan lehoiak aurretik jarriz.Albiste ona, beraz, San mameseko harmailarentzat: beste partidu lasaia, ondo baino hobeto hasten dena.

Hala izan zen, gainera.Athletic-el erasoan jarraitu zuen, Sporting-en erasoak ondo geldituz eta kontraerasoan bizkortasunez eta min eginez ateraz.Halere, arriskurik handiena estrategia jokaldietan zituzten etxekoek.Horrelako batean, David Lopezek koner irekia atera zuen, llorentek ikutu, Velezek erremtatu eta Iraola, atepean, gola egin zuen.Bigarrena bilbotarrentzat eta partidua bideratuta baino bideratuagoa.

Zalegoa pozik.Partidu lasaia, hotza, baino golekin, eta batek baino gehiago 1993-1994 denboraldiko 7-0 gogora ekarri zuen, are gehiago David Lopezek 3-0 egin zuenean yesteren pase zoragarri bat aprobetxatu ostean.

Baina bigarren zatiko hotzak, euriak eta erritmo eskasak partiduari bizitasuna kendu zioten, partidu trabatuagoa eta txarragoa biurraraziz.Preciadok haren taldeari itxura erasokorra eman nahi izan zion, baina ustel izan zen bere apostua.partidua hiltzen joan zen pixkanaka, eta harmailak onik eman zuen emaitza.

Albiste negatibo bakarra, partiduaren azken minutuan Gurpegik izandako kolpe latza, ospitalera eraman zuena.jokaldi berean, Sporting-eko Cuellar atezaina ere kolpe latza jasa zuen.

domingo, 14 de diciembre de 2008

AMOREBIETAREN HOBEKUNTZA

Fernando Amorebieta aurtengo denboraldian ez zegoen maila ona ematen.Haren partiduak, lesioak direla medio edo, nahiko kaskarrak, edo zuzenean txar-txarrak, izan ziren.Bazirudien konfiantza galdua zuela, eta gainera, zenbait lesio zirela medio, ez genuela aurten gutxienez Iurretako atzelari sendoa eta gogorra ikusiko.

Halere, pasa den astean, Santanderren, konfiantza izanez partidu onak egin ditzakeela argi utzi zuen Fernandok.Partidu osoa jokatu zuen, baloiak ondo moztuz, eta zuzenean, pasa den urteko atzelari sendoa gogora ekarriz.Espero dezagun partida bakarreko efektua ez izatea, Athletic-ek behar-beharrezkoa baitdu atzelariaren ekarpena.

Ocioren alboan, taldeari sendotasuna eman behar dioten lehendabiziko protagonistak dira, eta haien akatsik gabe partiduak aurreta ateratzeko erraztasun handiagoak izango dira.

Iurretako atzelariarekin bat, Kokili Lertxundi ere hamaikakora itzuli zen, eta maila ona eman zuen, Baleznziagarekin ea nork kokatu behar duen eztabaida sortuz Bilbon.Merezitako eztabaida, ikusita Otxandiokoaren arima eta gogoak.

Athletic-en defentsa sendo ekiten badio, partidak askoz errazagoak izango dira, aurtengo denboraldian fernando Llorentek maila bikaina erakusten ari baita.

ATHLETIC-SPORTING:Zulotik ateratzeko aukera

Bilboko taldeak aukera paregabea dauka gaur arratsaldean zulotik irtetzeko eta San mamesen bolada onarekin jarraitzeko.Horretarako, itxuraz baino zailagoa izango den partida irabazi beharko du Gijon-go Sporting-en aurka.talde asturiarrak kanpoan maila ona erakutsi du, eta ligako hasiera kaskarrari aurre egin dio azken jardunaldietan, sailkapenean egoera erosoan kokatuz.

Caparrosen taldea, bere partetik, egoera latzagoa bizi du.Pasa den astean Racing-en aurka bi puntu galdu ostean, ia irabazi zeogen partidu batean, zuri-gorriek gogo handiarekin ekin beharko diote partidua aurrera atera nahi badute.Santanderren, puntuak galdu ziren, baina konfiantza eta fedea berreskuratu ziren, talde onek maila defentsibo ona eman ahal duela argi utziz.

Horretarako, Athletic-ek betiko planteamendua erabiliko du.Baloi luzeak Llorenteri, eta honek erdilariei baloiak utzi, edota buruarekin luzatu.Horrela, iraizoz atepean egongo da, beti bezala.Iraola eskubian, Amorebieta eta Ocio defentsaren erdigunean , eta ezkerrean Balenziaga itzuliko da, Santanderren izan ez zena.Han kokikilik jokatu zuen, eta nahiz eta maila ona eman, badirudi Caparrosek ez duela konfiantzarik jarriko Otxandioko hegalekoan.Zelaierdian, Javi Martinez eta Yeste izango dira joko antolatzaileak, eskuinaldean Susaeta eta ezkerrean David Lopez Lopez izango dituztela.Aurrelari lanetan, Llorenteren alboan Ion Velez iruñarra izango dugu.

Athletic-ek irabaziko balu, aurrerapauso handia izango litzateke sailkapenari begira, Espanyol-ek atzo galdu egin zuelako eta aurkariak partidu nahko zailak dituztelako.Espero dezagun gaur arratsaldean partida polita ikustea, eta Bilbotarrak hiru puntuak eskuratzea.

lunes, 1 de diciembre de 2008

GAURKO KAZETARITZAREN BIPOLARISMO ARGIA: Llorenteren kasua

Aurreko post-ean komentatu dugu Fernando Llorente bi golak sartu zituela Numantziaren kontra, eta bere ekarpena funtsezkoa izan zela Athletic-ek hiru puntuak eskura zitzan.
Egia da Fernando Llorente aurrerapauso eman duela bai emaitzetan, golak eskuratuz, eta bai jokoan, askoz agresibitate gehiago erakutsiz.
Albiste ona, noski, eta guztiok ospatzen duguna, jokalari honek sufritu duena ikusita.
Halere, ez da jokalria bera aztertu nahi duguna, baizik prentsak lehen eta orain izan duen tratamendua bere pertsonaren inguruan.
Llorente kritikatua izan da betidanik, lehen mailako panoraman agertu zenetik, agresibitate gutxi erakusteagatik eta oso odol hotzekoa izateagatik.Kritika horretan, egunkari eta kazetari guztiak izan dira partaide, eta "linchamiento" antzekoa izan da Llorenteren inguruan, egunkari, irrati eta telebisten partetik.
Horregatik, are sineztezinagoa da niretzat azken egunetan ematen ari den tratamendua.Golak sartzen hasi denetik eta jokoa hobetzen hasi denetik, guztiek aldi berean hasi dira esaten zein jokalari ona den, eta haiek betidanik esan zutela izarra izango zela eta etorkizun handia zuela.
GEZURRA.
Ikusgarria da prentsak eman duen itzulia hilabete batzuetan.Orain, guztiak dira kritika onak eta hitz politak Rincon de Sotokoarentzat, merezitakoak noski, baina kasu honetako txarrena ez da hori.Txarrena zera da, laudorio horiek botatzen dituztenak, bere garaian Llorente gogor kritkatu zutenak dira.Hona hemen kazetari hauen, eta orokorrean, kirol kazetaritzaren hipokresia kasu argi bat.Sinesgaitza, gaur egungo kirol kazetaritzaz hitz egiten egongo ez bagina.
Erreflexioa egin beharko litzateke, guztion artean eta bereziki kazetaritzaren inguruko munduko pertsonen artean, ea norantza ari den joaten kazetaritza, eta kasu honetan, nola alda daitekeen iritzi bat interes batzuen edo besteen faborean.
bukatzeko, euskal atsotitzak erabili nahiko nuke, hau laburbiltzeko..."haizea nora, zapiak hara"

ATHLETIC 2- NUMANTZIA 0: Caparrosen burua( momentuz) salbu

Athletic-ek berriz ere San Mamesen irabazi zuen, bigarren aldiz jarraian( denboraldi honetan gertatzen den lehen aldia) eta monetuz, Caparrosen burua salbatzea lortu zuen, gutxienez datorren partidurarte, Santanderren jokatuko dena.
Athletic-ek irabazi zuen, bai, baita momentu oneko uneak izan zituen, baina badirudi partidu guztietan atzera pausoa egin behar duela, atzera pauso guztiz ikuskorra eta etsaiek argi eta garbi baliatzen dutena.Eta ez gaitezen engainatu, planteamendu honen buruak badu izen abizenik: joaquin Caparros.
Haren proiektua agortu da, ez dago jokorik, eta arazoari irtenbidea aurkitzen ez dionean, betikoa esaten du, publikoa sekulakoa dela, hau ezberdina dela...etab...baina benetan, zelaian, Athletic-ek oso planteamendu pobreak erakusten ditu, gaur eguneko jokotik oso atzeratu geratu direnak.
Halere, puntuak gehietzen hasia da zuri-gorriak, gutxienez San mamesen, eta jada, jeitsiera postuetatik atera da.Hori da kanpora ematen den irudia: ezer gutxi egitearekin, talde hau jeitsiera postuetatik kanpo dago.Ondo jokatu ezkero eta maila ona mantenduz, taldea europan egongo litzateke urtero, edo hori da ematen den irudia.
Igandeko partidan, Athletic-ek ordu erdian hatu zuen aurre Llorenteren bitartez( beste post batean luzeagoa hitz egingo dugu berataz) eta hor partidua bukatu zen.Soriako taldea ez zuen izan buelta emateko ez gogo ez aukerarik, eta nahiko itxura eskasa eman zuen San Mamesen.
Lehenengo zati itxurosoa egin eta gero, bazirudien bigarren zati lasai eta gozatzeko modukoa ikusi ahal izango genuela, baina, beti bezala, atzerapauso ulertezina etorri zen (jokalariak? Caparros?) eta Numantziari baloia eman zitzaion, eta horrela, aukerak kanpotikoen eskuetan egon ziren, nahiz eta polbora gutxiko taldea izan Soriakoa.
Azkenean, bigarren zati oso oso aspergarria, joko ustela bi taldeena, baina 3 puntu, Osasuna eta gero oso ondo datorkionak Athletic-i.
Geratzen zaion ikasgai zera da, kanpoan irabaztea, Santanderren, edo gutxienez, El Sardineron punturen bat urratzea.

martes, 25 de noviembre de 2008

ZER GERTATZEN ARI DA AMOREBIETAREKIN?


Fernando Amorebieta Mardaras, Athletic-eko atzelariak, arazo bat dauka.Ez dakigu zer pasatzen zaion, ez dakigu nondik datorren, ez dakigu konfiantza arazoa, kalitate edota beste motako arazoa den, baina Amorebieta hau ez da pasa den urtekoa.


Ez du bururik, ez dauka zentzurik haren jokoan, tenplea galdu du aspaldian utzitako( eta orain berreskuratutako) erokeriaren ordez.Caparrosen eskua ez da nahiko izan agian? Bere partetik buruan zerbait gertatu da?


Amorebieta pasa den urtean sekulako denboraldia burutu zuen, Ocioren alboan Athletic atzealdean talde sendoa eginez.hau dela eta, zenbait talde indartsuk(liverpool-en izena ere entzun zen) berarengatik galdetu zuten.Guztia ondo zihoan , berarentzat, baina zerbait gertatu zaio aurten.


Ez dakigu Fernando bere burua izar bezala ikusi duen eta gehiago esforsatzea ez duen beharrezko ikusten, edota bere maila beste arazoengatik jeitsi den, baina argi dagoena zera da, pasa den uretan tigrea zirudiena, aurten eroetxetik ihes egindako megalomanoa dirudiela.


Pasa den igandeko partidan argi ikusi ahal izan genuen.Bodipo Deportivoko aurrelariak aurre hartu zion, baina atetik oso urrun eta ezer egiteko aukera gabe, eta Amorebietak penalty inuzentea egin zion, beharrik gabe eta infantil mailakoa.deportivoren bigarren gola izan zen.


Zer pentsatzen ari da Amorebieta? zer pasatzen ari zaio burutik? Eta larriena dena.....zergatik caparrosek ez du hamaikakotik kentzen? ez daude aukerak? Ustaritz eta Etxeita sekulako aukerak dira.matienakoak argi utzi du bere maila gaur egun Amorebietaren ( eta baita ocioren, baina hori beste gauza bat da ) mailaren gainetik dagoela, eta lesioak errespetatu ezean, Athletic honetan titular izan behar duela bai edo bai.Eta Etxeita zornotzarrak jokatu duena oso ondo egin du baita, eta agian mereziko luke baita titular izatea.


Espero dezagun Amorebietak aldaketa sakona eta momentukoa izatea, edo oso txarto pasatuko dugu denok, zaleetatik hasita, fernando Amorebieta bera arte.

lunes, 24 de noviembre de 2008

CAPARROSENTZAT, AZKEN AUKERA


Joaquin Caparrosek azken aukera bat izango du Numantziaren aurka datorren igandean San mamesen jokatuko den partiduan.bertan, Athletic-ek funtsezko partida dauka, bai edo bai irabazi beharrekoa.Partida horren emaitzaren ondorio, Caparrosen burua jokoan egon daiteke, edo zuzenean, esan dezakegu partida hori athletic-ek ez badu irabazten, Utrerako entrenatzailea kanporatua izango da.

Caparrosek ez dio ezertxo ere eman taldeari.hau da, pasa den urtean, nahiko talde onarekin, salbazioa lortu zen modu lasai batean, baina gehien bat jokalariak zirela eta.Entrenatzaile baino gehiago predikadore gisa agertu da Caparros, eta jendea jadanik konturatu da hitzak baino gehiago jokoa ere behar dela, eta Athletic-eko entrenatzailea izatea hitz egitea baino zertxobait gehiago dela.

Moskeoa San Mamesen agerikoa da, eta sektore oso kritiko agertzen ari da lehen taldeko entrenatzailearekin.Adi egongo gara hurrengo partiduan zer gertatuko den, numantzia izan daitekelako caparrosen borreroa.partidan emaitza positiboa( irabaztea, azken finean) ez bada lortzen, oso posiblea da Macuak, nahiz eta bere apostu pertsonala izan, Caparros kanporatzea.

Adi egongo gara beraz, astean zehar zer gertatzen denari, eta hurrengo partidu bitalean athletic-ek zer egiten duen.Azken finean, hori bait da garrantzitsuena, zuri-gorriak irabaztea, caparros edo dagoena dagoelarik san Mameseko aulkian.

DEPORTIVO 3- ATHLETIC 1. BESTE PARTIDU KASKAR BAT, ETA ESKU HUTSIK BILBORA

Athletic-ek, beste behin, partidu txarra jokatu zuen atzo Riazorrren eta esku hutsik bueltatu behar izan zuen bilbora, 3-1 galdu ondoren, gainera, merezimendu osoz.Ez dakigu noren errua izango den, baina argi dago Caparrosen kreditua agortzear dagoela, eta zalegoa nahiko haserretuta dagoela Utrerakoarekin.

Partidua gogor hasi zen bi taldeen partetik, biek nahiko indar onez ekin zioten lanari.Aukerak izan zituzten bien partetik.baina talde galiziarrak jo zuen lehenik.Verdu-k zoragarri jaurti zuen falta baten ondrioz, Gorkak sekulako gelditua egin zuen, baina Ze Castro area barnean bakarrik, guztiz bakarrik , lehenengoa egin zuen Deportivorentzat.

Athleticek zorionez, erantzun ona izan zuen, eta bultzatuz eta bultzatuz, penaltya lortu zuen.jaurtitzera, iraola, eta atepean, Aranzubia.Bai, aurreko post berean aipatutako Aranzubia.Tokia aurkitu eta penaltya geratu zuen.Sinestezina.San Mameseko ateetan inoiz penaltyrik geratu ez, eta Riazorren lehengoan geratu, harrigarria.

Eta gauzak are txarrago jartzeko, Amorebietak, aurtengo denboraldian ematen ari den maila penagarriarekin bere zitara ez faltatzeko, penalty inuzente eta penagarria egin zion Bodipo-.ri-Verdúk ez zuen Iraolak bezala huts egin eta 2-0 jarri zuen.

Partidua ia galduta, Caparrosek bere kreditua arriskuan ikustean, arriskatu eta berdinketa bilatzen joan ziren zuri-gorriak.Javi Martinezek athletic.en jokalarien indarra eta kemean saritu zuen, buruz 2-1ekoa jarriz eta partiduari emozio pixka emanez.Athletic-ek aukera nabarmenak izan zituen partidua berdintzeko, baina argiena, Llorentek izandakoa, Javi Martinez berak atepean ateratakoa.

Azken segunduan, eta kontraeraso argi bat baliatuz, Guardadok partidua itxi zuen, athletic jeitsiera postuetan utziz eta haren entrenatzailearen burua hurrengoa partiduaren zain utziz baita.

lunes, 17 de noviembre de 2008

ARANZUBIA




Daniel Aranzubia.Atezain errioxarra.Zenbait urtetan zehar San Mameseko atea zaindu zuena, auten Riazorreko atea babesten duena.Partida zaila eta aldi berean interesgarria oso izango da Danirentzat.






Lezaman urte askotan zehar egon ondoren, aukera izan zuen Heynckes-ekin lehengo taldearekin debutatzeko, eta modu onean gainera, partida ona egin baitzuen.Horrela, zenbait urtetan zehar, athletic-en aterearen jabe egin zen, zenbait garaitan Iñaki Lafuenterekin tartekatuz.






Gainera, nahiz eta etapa ilunak izan, nahiko maial ona eman zuen athleticek hazitako eta hezitako atezaina, eta harmailak nahiko alde zituen gainera, beti bultzatzen bait zuten Aranzubia.






Baina pasa den urtean, Caparrosen heltzearekin, Aranzubia jokatzeari utzi zuen. Gorka Iraizoz-en ailegatzeak athleticek ateraren ateak itxi zizkion, eta Kopan ezin izan zuen jokatu, Caparrosen erabaki ulertezin baten ondorio.


Horregatik, uda honetan irteera bilatzea adostu zuten bai athleticek eta baita jokalariak, eta lotina adi egon, eta bere Deportivora eraman zuen.Han maila ona ematen ari da, eta jendearen aurrean "hemen nago ni" esaten ari da, bere mailari eusten ari da, konfiantza eta partiduekin.






Beraz, igandeko Athletic-en kontrako partida berezia izango da Fuenmayor-akorentzat, bere talde ohiaren kontra izango delako, hazi eta hezi zen taldearen kontra.

FERNANDO LLORENTE






Fernando llorente Torres.Rincon de Stoko mutil altu, errubio eta begi-urdinekoa, azkenaldian modan jarri da, bere golengatik eta bereziki, ematen ari den maila bikainarengatik.Llorente orain dela 4 urte agertu zen zuri-gorrien panorama futbolistikoan, baina urteak eta urteak behar izan ditu haren jokoa hobetzeko.Lehen taldearekin jokatu zuen aurrenekoa partida Lanzaroteren kontra izan zen Kopan, eta hiru gol sartu zituen aurrelariak.Aldageletara heldu, eta lehen mailan jokatzea oso erraza zela adierazi zuen.






Llorentek oso denbora gutxi behar izan zuen haren errakuntza ikusteko.Jokalari biguna, arrazarik gabekoa zen orduan Llorente, eta atzelariak patatekin jaten zuten lehia bakoitzean.Urteak eta urtak behar izan zituen.Haien artean, Clementerekin bizi izan zuen etapa beltza.Barakaldoko misterra izugarri jipoitzen zuen iruñan jaiotako aurrelaria, eta oso aukera gutxi eman zizkion.






Baina pasa den urtean, Caparrosen heltzearekin batera, egoera aldatu zen.Llorente aukera gehiago izan zituen, konfiantza gehiago, eta haren jokoa hobetzen joan zen, gaur egungo aurrelari fin eta arriskutsua izatera ailegatu harte.






Egia esanda, lehoien gaur eguneko eraso jokoa ez da ulertzen Llorenterik gabe.Baloiak ari eman eta honek buelñta eman edota erdilariei baloiak utziz hasten ditu talde zuri-gorriak arrisku abagune guztiak.Alderdi honetan, bere garaian Ismael Urzaiz-ek egiten zuena egiten ari da Llorente.Atzelariak finkatu, baloiak bigarren lerroko jokalariei utzi eta errematatzera ailegatu.






Gainera, baloia oinetan duela, kalitate handiko jokalari bezala agertu da Fernando, eta hori are jokalri arriskutsuagoa egiten du errioxarra.Espero dezagun poraindik are gehiago haztea Llorente, horrek Athletic-en onean izango delako, logikoki.






Hobekuntza honekin batera, Espainiako selekzioaren deialdia ere on egin dio aurrelariari.Konfiantze gehiago izatean, haren jokoa hobetu beharko da, eta haren kideentzat ere motibazioa izango da jokalari garrantzitsua izatea aurrealdean.






Bere garaian txistuak entzun behar izan zituen, baina orain San Mamesen txaloak entzun ditu.Asko ikasi du azken urteotan, eta orain, goza dezagun Llorenteren jokoarekin, mutikoak merezi du eta, sufritu duena ikusita.Zorte on, Fernando.

ATHLETIC 2 - OSASUNA 0 MEREZITAKO FUNTSEZKO GARAIPENA

Athleticek, bazen garaia, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Ligan, eta modu honetan, oxigenoa lortu zuen txapelketa domestikoan, eta Osasuna are gehiago hondaratu zuen lehen mailako saikapenean.

Irabaztea oraindik balore gehiago dauzka kasu honetan, etsai zuzen baten kontra izan delako, eta gehienbat, San mamesen izan delako, zalegoaren aurrean eta momentuz, orain arte ikustitako joko hobea ikusiz.

Partida aste osoan zehar oso garrantzitsu bezala kalifikatu da bai gorritxoen eta bai lehoien eskutik.Baina helere, berdegunera atera ahala, etxekoak izan dira jokoa eta aukerak eraman dituztenak.Horrela, bigarren minututik, zuri-gorriak gorritxoen atera hurbildu dira, David Lopezen jaurtiketa baten bitartez.Athleticek oso ondo hasi du partida, presio handia eginez, eta baloia eskuratuz.Argi dago talde honek sailkapena erakusten duen baino futbol gehiago daukala, eta eraso jokatuz askoz erosoagoa sentitzen dela.Horra hor mezua Caparros, ea zerbait ikusten duzun.

Fernando Llorente, berak bakarrik, Camachoren atzekaldea osoa arriskuan jarri du, haren gorputza aprobetxatuz, eta baloiak erdilariei utziz.Horrela, lehen gola hel du da.Llorentek, lehen ikutuan kontrol zoragarria egin du, bi atzelari atzean utzi, eta Robertoren gorputzera tiro egin du, baina aldaratzea Garmendiak hartu eta basauritarrak ez du huts egin.1-0 eta partidaren panorama argia bilbotarrentzat.

Athletic-ek goitik behera nagusitu da jokoan, eta aukera gehiago izan ditu markagailua zabaltzeko, baina Garmendiaren gol hutsaren joan gara atsedenaldira.Momentuz, joko ona eta aurretik markagailuan.

Baina bigarren zatia ezberdina izan da, guztia aldatu da.Caparrosek taldea atzera bota du, modu ulergaitzean, eta Osasunak lehengo aukerak sortu ditu, Pandiani eta Vadocz-en eskutik.Ezin daiteke ulertu lehoien atzera pausua, erasora jokatuz hobeto jokatzen dutelako.Halere, Caparrosen estiloa horrelakoa izan da beti, eta horregatik, haren futbolak ez du ilusio gehiegirik sortzen.Agian ez aurten, baina bilbotarren futbolak eta jokalariek entrenatzaile hau baino zertxobait hobeagoa merezi dute.

Zorionez, zuri-gorriek badute aurrelari aparta, Fernando Llorente.Izugarri hazi da Rincon de Sotokoa, eta orain aurrelari arriskutsu eta geldiezina bihurtu da.Bigarren gola, ia azken minutuan, aparta izan da, eta 1, 93cm-rekin oinekin egin duena egitea, oso jende gutxiren eskuetan dago.

Beraz, 2-0 eta bigarren garaipena.Orain , Deportivoren aurka garaipena Galizian bilatzera. garaipen garrantzitsua oso Camachoren taldearen aurkakoa, espero dezagun bolada on baten hasiera izatea.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

RECREATIVO-ATHLETIC.SAILKAPENA ZIURTATZERA


Athletic-ek gaur errege kopako final zortzirenetara pasatu nahi dute Huelvan, joaneko 2-0 eko errenta aprobetxatuz.`Partidu garrantzitsua da bilbotarrentzat, kontuan izanda errege kopa oso txapelketa garrantzitsua dela hemen, Athletic historikoki lortu dituen emaitzengatik.Hortaz, ilusio handia dago jarrita kopan, eta jokalariek guztia emango dutela adierazi dute.


Caparrosek jokalriak mugituko ditu bueltako partiduari aurre egiteko.Lehendabizi, Iraola, yeste eta Etxeberria Bilbon utzi ditu, atsedena emateko, David Lopezekin batera.Partidurako deialdian, Iturraspe eta Etxeita Zornotzarra dira utrerako prestatzeailearen nobedadeak.


Jokatuko duen hamaikakoan, ziur aski nobedade asko egongo dira.Atean, Gorka, beti bezala, arituko da, Armando eta Lafuente atean utziz.Atzekaldean, lau jokalriko lerroa egongo da.Eskubian, Carlos Gurpegi arituko da normalean Iraolak hartzen duen tokian.Ezker hegalean, Koikili berriz aukerak izango ditu, oraindik Ligan izan ez dituenak, nahiz eta partida onak jokatu berdegunean egon den denboran.Erdialdetik ocio eta ustaritz arituko dira, baina posiblea da Etxeita debuta egitea.Zelai erdian, Iturraspe eta Javi Martinez gazteak arituko dira, taldea mugitzeko eta antolatzeko nahian.Ezker hegalean, Gabilondo añorgatarra mugituko da, Mallorcako partidu kaskarraren ostean.Eskuinean, Susaeta izango dugu, haren kalitatea eta desbordea erakusteko prest.Ez dakigu zergatik caparrosek ez du Susaetan gehiago konfiatzen, gehienbat duen maila izugarria kontuan hartuta.


Punta erdi lanetan Garmendia arituko da.Basauritarra beste aukera bat izango du haren jokoa egiteko, Huelvako taldeak hutsuneak utziko dituelako eta kontraerasora jokatzeko argi ibili beharko da garmendia.Azkenik, Fernando Llorentek, Mallorcako gol salbatzailearen ostean, berriro ere partidu ona jokatu beharko du, bere inguruko mamuak usatezko eta taldeko liderretako bat bilakatzeko.

lunes, 10 de noviembre de 2008

EGOERAREN ANALISIA

Argi dago Athleticek, 10 jardunaldi pasata, oso egoera larrian aurkitzen dela, azkenaurrekoa salilkapenean, partida bakarra irabazita, gola egiteko arazo mordoa, barne arazoak, "aduriz" kasua, Rajoy eta Basagoitiren agerpen publikoa......

arazo asko dauzka Athletic-ek , baina kasu hauetan, baldintza txarretan geratu behar da argi hau talde ezberdina dela, eta ez soilik atzerritarrik gabe jokatzen duelako, ez, baizik Athletic de Bilbao taldeak suposatzen duenaren guztiarengatik eta haren historioa eta filosofia sekulakoak direlako baita.

Zaleak, guztiok, taldea babestu behar dugu momentu hauetan, San Mamesera joan, taldea bultzatu, animatu, momentu oro geure ahotsa entzun behar dute jokalariek.San Mamesen babesa ezinbestekoa suertatzen da denboraldia portu onera eramateko.

Jokalariek, bere partetik, argi utzi dute taldearekiko duten konpromezua eta instituzioarengandik duten errespetua.Jokalariek soilik jana antolatu zuten mentalizatzeko eta taldea egiteko, eta Mallorcan atzo kemena eta lehoien indarra agertu zuten, nahiz eta partida ez irabazi, baina bi golen errenta altxatu zuten oso partida zailean puntua eskuratzeko.

Hori da Bilboko taldeak izan dezakeen bide bakarra.Bularrean daramaten armarri hori kriston pisua dauka, eta kamiseta zuri-gorria eramatea ez da doakoa jokalarientzat, hura busti behar dute, jokalariek haien ardura hartu behar dute, zaleak geure hartu behar dugunaren antzeko.

Caparros, bere partetik , erruduna izango da partean, baina orain ez da momentua taldeari bizkarra emateko, baizik, entenatzailea, jokalariak, instituzioa...babesteko eta bultzatzeko.Txarragora badoa, Caparros aldatu eta datorrena bultzatu beharko dugu, ez dago beste aukerarik.

Arrazoi hauengatik, eta kamiseta zurigorria jantzi duten guztiengatik, jokalariek haren maila hoberena eman beharko dute.Gainza, Pitxitxi, iribar, urtubi, Sarabia, Ziganda, Guerrero, Rojo, irureta, Alkiza, Urrutia......eta izen askoz gehiagoren omenez, jokalariek egoera aurrera eraman behar dute.

ATHLETIC 3- MALLORCA 3 PUNTU AGONIKOA, BAINA FUNTSEZKOA

Athletic.-ek ez zuen garaipenik lortu Ono Estadira egin zuen bisitan, baina gutxienez, puntu bat urratu zuen Balear irletatik, partida nola joan zen ikusita, sekulako balio duena, matematikoki baino gehiago, moralki.

Nahiz eta egoera agonikoa izan, taldea jeitsiera postuetan eta soili garaipen batekin, talde honek duen konpromezua eta adorea sekulakoa da, eta balore horiek atzo atera ziren airera galduta zegoen partida bat berdintzeko.

Nahiz eta astean zehar Etxeberria bezalako jokalriek "final" gisa bezala definitu, ez zuen irudituko Athleticek finalik jokatzen zuenik, eta oso hotz atera zen zelaira.Juradok, Atletico de Madriden jokalari ohiak , nahi zituenak egin zituen Athletic-eko defentsaren aurrean, eta horrelako batean, Cléber Santanaren buruan jarri zuen baloia, eta Atletico de Madrik berak utzitako brasildarrak ez zuen huts egin eta maisuki baloia loratu eta gola egin zuen:1-0 eta berriro partidua korrontearen kontra bilbotarrentzat.

Erantzuna ez zen momentukoa izan, baina Athleticek aurrera egin zuen berdinketaren bila, Llorente, arratsalde osoan oso fin ibili zena, Mallorcako defentsak jan zituen, eta gola ia lortu ostean(Juradok baloia atepean atera zuen), athleticen aldeko penalty eragin zuen, Ramis-ek baloia eskuarekin ikutu eta gero.Iraolak ez zuen 11 metrotatik huts egin eta athletic txar batek berdinketa eraman zuen. Merezitakoa? agian.

Bigarren zatian lehoiek itxura hobeagoa eman zuten, aukera hobeagoak izanik.Halere, defentsaren akatsek..(beti defentsa) Athletic-en jokoa eta emaitza baldintzatu zuten.Aduriz lehoi ohiak bi baloi utzi zizkion Arangori, eta Venezolandarrak ez zuen huts egin bere ezker zoragarriarekin.3-1 eta partidu guztiz aldapaz gora.

Berriro ere, betikoa, Athletic-ek huts egin tea partidua galdu.Baina atzo ezberdina izan zen.Adorea erakutsi zuten zuri-gorriek, irabazteko grina eta nahia.Ion Velezek denboraldiko hirugarren gola sartu zuen, Yesteren pase zoragarri bat aprobetxatzean, eta Fernando Llorente, azken segunduan, berdinketa eta puntua lortu zuen bilbotarrentzat, merezitakoa eta landutakoa.

Argi dago beraz, asko sufrituko dutela lehoiek, baina atzoko bigarren zatiko adorearekin, eta jokoarekin, ez dute arazorik izango bigarren mailako infernua sahiesteko.

domingo, 9 de noviembre de 2008

ATHLETIC-MALLORCA, finala 10.Jardunaldian

Bere historia luzeko boladarik txarrenetarikoan ( 5 partida segidan galduta), Athleticek kemena eta indarra atera behar izango du gaur arratsaldean Palma de Mallorcatik zerbait positiboa ateratzeko.Lehoien beste estropezu bat taldea oso jota utziko luke, eta Caparrosen burua, airean.


Horregatik, gaurko partidak garrantzi gehiago hartzen du.10. jardunaldi soilik izanda, Athleticek badauka "finaletaz" hitz egitea, tristea, bai, baina errealitatea horrelakoxea da.


Aduriz


Hori gutxi balitz, zuri-gorrientzat golak sartzen zituen aurrelari bikaina, Aritz Aduriz, beste taldean egongo da, geure atzelariekin leiatzeko eta bere talde ohiari golak sartzeko.Udan athleticek saldu ondoren, Palman maila ona ematen ari da, eta 3 gol darama jada, eta Bilbon faltan botatzen da izugarri.Horregatik, partidu "morbo" extra hori dauka, ikus dezagun gipuzkoarrak zer errendimendu ematen duen.


Lehoi ohia geratzeko, Gorka Iraizoz aldaezinaren aurrean Ociok eta azken orduan bueltatuko Ustaritzek defentsaren erdigunea osatuko dute.Espero dezagun Matienako haren maila ematea, ondo egon ezkero, zentral bikaina dugulako durangaldekoa.Eskuin hegalean, Iraola izango dugu, betiko lez, taldeko jokalaririk erregularrena eta finena.Ezkerraldean, Balenziaga gazteak Caparrosen konfiantzarekin jarraituko du, orain arte bezala, nahiz eta pasa den astean Vila-Realen kontra sekulako akatsa egitea.Espero dezagun atzekaldea ziuir egotea, eta atea hutsean ustea, horrela gutxienez Mallorcatik Athletic-ek puntu bat urratseko.


Erdialdean, Javi Martinez hamaikakora itzuliko da, Pablo Orbaizekin batera.Biek taldeari erritmoa eta potentzia eman beharko diote.Eskuinean, David Lopez arituko da, espero dezagun bere mailarik hoberena ematea.Ezkerrean, Gabilondo joka dezake, baina Susaetak baditu ere bere aukerak.Aurrealdean, Llorente zihur egongo da, eta bere alboan, Etxeberria, edo aukera gutxiagoekin, Ion Velez, arituko dira.


Baina izenak garrantzi gutxi daukate gaurko partidan.Taldea, Athletic da maila ona eman behar duena eta egoera aurrera atera behar duena.Espero dezagun gaur Bilboko taldea irudi ona ematea krisi honetatik ateratzea.

domingo, 2 de noviembre de 2008

ATHLETIC 1 - VILLAREAL 4: BELTZA BAINO BELTZAGOA DEN ETORKIZUNA

Athleticek berriz ere galdu zuen atzo.galtzea albiste bera ez da txarrena, txarrena da talde honen inguruan gertatzen ari den guztia.Lehenengo zati zoragarri baten ondorioz, non Athleticen momentu onenak ikusi ziren, aukera paregabeak izan zituen atsadenaldira aurretik joateko, eta errenta handi batekin gainera.Zoritxarrez, golak sartu behar dituztenak ez dabiltzate fin edo Palma de Mallorcan daude.

Baina txarrena bigarren zatian etorri zen, irudi kaskarra baino kaskarragoa eman zuen Athleticek.Momentuz, talde suntsitu, apurtu bat ikusi genuen.San Mames horrela ikusi zuen baita, eta txistuak entzun ziren armailetan partiduaren bukaeran.Egoera honi buelta eman behar zaio, modu batez edo bestez. Agian Caparrosen aukera agortu da edo agian jokalariek erreflexio sakon bat egin beharko dute, baina argi dagoena zera da, talde honek zerbait behar duela, zerbait egoera alda dezan.

Partidua nola hasi zen ikustean lerro hauek idaztea ezinezkoa irudituko litzaiguke.Erasokor, joko arin eta trebe batekin athleticek gora egiten zuen batean bai eta hurrengoan baita.Diego Lopezek, batzuetan, eta Castelloneko defentsaren trebezia, besteetan, aukerak ezertan utzi zituzten.Momentuz, Valverdek entrenatutako athletic-k zoragarria ikusi ahal izan genuen, eta argi daogena zera da, talde honek nahi badu, bai entrenatzaile eta bai jokalarien aktitudea egokia bada, sekulako maila eman dzaketela.45 minutuz, athletic Villareal bezalako taldea lotu zuen, eta kriston mina egin zion, joko polita erakutsiz gainera.Halere, Villareal badauka Athletic-i falta zaion gauza garrantzitsu bat:GOLA. Ez zuten ezer egin, baina Balenziagak galdutako baloi baten ondorioz, Rossi italo-amerikarrak Vila-realentzat lehen gola egin zuen, markagailuan aurretik jarriz.Ezer egin gabe, etsaia aurretik.Historio zaharra aurten San Mamesekoa.Zorionez, eta Athletic-en joko onaren ondorio, laster berdindu zuten lehoiek , Etxeberriak bigarren zutoinean David Lopezen erdiraketa ikaragarri bat sareetara bidaltzean, buruz.

Aukerak izaten jarraitu zuen Bilboko taldeak, baina aurten Llorente eta besteak ez dabiltzate fin eta hori baldintzatzen ari da taldearen maila.Atsedenadiko otartekoa zapore gozoa izan zuen zaleentzat, markagailua baino gehiago, gure traldeak ematen ari zuen mailarekin konforme zegoelako harmaila.

Baina guztia aldatu zen bigarren zatian.Negargarria,Ahazteko modukoa.Ez jokorik, ez kemenik.Ezer, Vila-Real, beste munduko ezer egin gabe, bi jokalditan 1-3 jarri zuen, Iraizoz-en "cantada"ikaragarrien ondorioz, eta pàrtidua bukatu zen.Hil.se fini.Bigarren zatian itxura oso eskasa eman zuen Athletic-ek eta San Mamesen denboraldiko lehen txistuak entzun ziren, eta lurpean zeuden zenbait mamu Santi Mamiko zalegora bueltatu ziren.Altidorek, azken minutuan eta guztia galduarekin, espedienterako gola sartu zuen.

sábado, 1 de noviembre de 2008

KOPAKO ZAPORE GAZI-GOZOAREN ONDOREN, LIGAN BEHARREZKO GARAIPENA

Athleticek, asteazkeneko Kopako garaipena lortu ondoren, txapelketa erregularrera bueltatu beharko da gaur gauean (20:00, La Sexta), ia ezinbestekoa den garaipena lortzeko.Athleticen egoera Ligan nahiko larria da , eta nahiz eta Castelloneko taldearen aurka lehen bueltako"everest"-a bukatu(Sevilla, Bartzelona, Real Madrid, Villareal), Caparrosen taldea oxigeno baloia behar du.

Horretarako, aurrean duen talde sendo eta indartsua gainditu beharko du, Villareal.Fernando Roig presidentearen eta Llaneza kirol zuzendariaren eskutik, talde horiak sekulako plantilla osatu du:Europako txapeldun diren Marcos Senna, Cazorla eta Capdevila;Ibagaza argentinarra, Llorente hondarribitarra, eta izen multzo luze eta zabala, guztiak kalitate handikoak.

Athletic-ek, bere partetik, Kopako garaipenarekin moralki indarra hartu du, eta jokalari eta zaleek partidaren garrantzia azpimarratu dute.Oraindik ez da "final" gisa izendatu, baina hurbil dago.Baina ez dezagun kontzeptua erratu, Athleticek jokatzera eta irabaztera atera behar da bere zalegoaren aurrean, zaleak masiboki joko dutelako San Mameseera Athletic animatzera.

Astean zehar ikusitakoaren arabera, Caprrosek jokalari multzo bera mantenduko du.Balenziaga ezker hegalera bueltatuko da, nahiz eta Kokiliren partida ona izan, eta arraroena, Amorebieta zentralera bueltatuko da, nahiz eta Ustaritz-ek partidu oso ona egin Recre-ren kontra.Erasoan, ziurrenik Ion Velez egongo da, beste eguneko partidu onaren ondorio, gol eta guzti.Bere alboan, Fernando LLorente , espero dezagun zorte gehiago izatea ate aurrean, ez dituelako partida txarrak jokatu, baina momentuz, ez du zorterik ate aurrean.

Beraz, Athletic-ek froga garrantzitsua dauka gaur Villarealen aurka, eta santu guztien eguna dela kontuan hartuz, espero dezagun gaur San Mames gutxienez pozik egotea.

martes, 28 de octubre de 2008

CAPARROSEN BURUA, MOMENTUZ SALBU

Athletic-en talde direktiboak bilera garrantzitsua izango du gaur goizean Ibaiganen, Athleticen egoera larria analisatezko eta irteerak bilatzeko, bai plano moralean zein sozial edo ekonomikoan.Direktibak Caparrosengan konfiantza osoa mantentzen du momentuz, eta Barcaren eta Madrilen azken neurketak konfiantza hori erreforzatzeko balio izan dute, galdu arren Athletic-ek talde itxura eman zuelako, eta ohorez galdu zuelako bederen.

Halere, egoera guztiz alda daiteke bihar Athletic-ek Recreativo de Huelvaren kontrako Kopako partidan emaitza ona ateratzen ez badu.Aski ezaguna da Bilbo aldean txapelketa honek sortzen duen zirrara eta ilusioa, eta Caparrosentzat kolpe handia izango litzateke Kopako lehen partidan emaitza txar bat ateratzea, eta gainera, San Mamesen.

momentuz, talde direktiboak solik Macuaren aurrean minduta daudela adieraziko dio, bai Athletic-ek ematen ari den itxura deportiboarengatik, baita berak egindako zenbait egintzengatik, hala nola, beste egunean Mariano Rajoy Athleticeko kamiseta batekin argazkia ateratzea, jokalariak eta direktiboak jakinarazi gabe.

Espero dezagun Caparrosek geure taldearen itsaontzia ur lasaiagoetara gidatzea, haren zalantzagabeko profesionaltasuna eta esperientzian oinarritua.Zaleen babesa jasoko du Utrerakoak horretarako.

lunes, 27 de octubre de 2008

AURPEGIA EMAN, OHOREZ GALDU



Real Madril 3- Athletic Club 2




Athletic-ek ezin izan zuen punturik lortu Real Madril boteretsuaren aurka Santiago Bernabeu futbol zelaian, baina haren baloreak eta filosofia argi eta garbi defendatu zituen, munduko talderik hoberenetarikoaren etxean joko ona eta aukerak sortuz, eta talde madrildarra jakean jarriz partida osoan zehar.




Pentsa daiteke, bestalde, porrot bat porrot ba dela, edonon delarik ere.Halere, argi dago moralki sekulako balorea izan zuela atzoko partiduak.Athletic-ek behar zuen jendearen aurrean, eta gehienbat, haien buruaren aurrean erakutsi behar zuen Euskal Herriko 11 jokalariekin partidak iraaz daitezkela eta lehen mailan jokatu daitekela.Atzo bezalako partiduak jokatuz, argi izan dezatela Caparrosen mutilek zelak haren atzean izango dituztela, eta sorbalda ez diotela inoiz emango, atzoko jarrera eta jokoa erakutsiz.




Nahiz eta galdu, Athletic-ek aspaldian galdutako identitatea berreskuratu zuen, eta bihotza jarriz, eta baita jokoa ere, partidan jarraitu zuen.




"Gaur 7 sartuko dikigute...."




Partida gogor hasi zen, bi talde sendo eta indartsuak aurrez aurre.Athleticek ondo erantzun zion merengeen hasiera indartsuari eta baloiarekin mina egiten hasi ziren, gehienbat Michel Salgado ahaztuaren hegaletik.Galiziarra txarto pasatu zuen partida osoan zehar, eta bai Gabilondo eta bai Balenziaga ondo baino hobeto baliatu zuten Sergio Ramos-en zigorra.




Halere, taldearekin bat datorren ezaugarri balitz bezala, etxekoak haren kalitate zoragarria martxan jarri zuten, eta Athletic.e ndefentsaren opariak baliatuz, 2-0 jarri ziren markagailuan.Sneijder, ezkerrez egindako sartako zoragarri batekin markagailu ireki zuen, Amorebietaren (zenbat darama aurten?) akats larri baten ondorioz.Higuain, aurretik gol bat anulatu ziotenari, beste aukera paregabe bat baliatuko zuen, eta baita ezkerrez, Iraizoz gainditu zuen.Ordu erdian 2-0 jarriz.




Ugaon, Aker tabernan, markagailua ikusita, etsipena.Athletic-ek ez zen txarto jokatzen ari, baina Madrildarren pegada aparta balantza desbideratzen hasi zen."Gaur zazpi sartuko dizkigute", "urte guztietako istorio bera".Halere, pertsonalki, eta badirudi hau bentajista izatea dela, baina ez, nik pertsonalki espeor nuen Athletic-ek erreakzionatzea, partida ona jokatzen ari zelako, eta gol aukerak sortzen ari zelako, nahiz eta golik ez sartu.Horrela, eta tabernako zaleak txundituz, Athletic-ek 10 minututan markagailua berdindu zuen.




Epailearekin gora eta behera


Alvarez Izquierdo epaile katalanaren (bai, Schuster, katalana) "show"-a atsedenaldiaren aurretik hasi zen.Madrili ilegalki gola kendu zion aurretik, baina hori ez du justifikatzen Athletic-en kontra pitateza beste gauza guztiak, eta gehienbat , justifikatzen ez duena, Madrilgo prentsatik motibatzen ari den debatea da, ea Madrili laguntzen edo kentzen dioten epaileek.....Real Madril izanda......hori entzutea ere.....sinesgaitza dirudi bizitza osoan zehar opariak eta opariak jaso dituen taldeak orain negarrez egitea, harrigarria.Eta Mijatovic.en irudia, federazioan "esku beltz" bat ikusiz edo, patetikoa.Berak eta Schusterrek(azken zatian hitz egingo dugu bere jarrerari buruz) ematen ari diren Madrilen irudia patetikoa da, eta egunero anti-madridismoa fomentatzen ari dira toki guztietan.


Futbolera, eta gauza benetan garrantzitsuenetara bueltatuz, Athletic zoragarri erreakzionatu zuen, eta Yestek borrokatuta baloi baten ondorioz( bai, jaun-adreok, Yeste eta borrokatu esaldi berean), Etxeberria kapitain eternoari baloia erori eta honek maisuki baloia Casillasen gainetik loratu eta markagailuan aldea murriztu zuen.Hurrengo minutuetan Aker taberna mutu geratu zen geure jokalarien jarrear eta jokoarekin.10 minutu edo iraun zuen, baina bilbotarrak madril mapatik ebatzi zuten, Bernabeun.4 aukera garbi izan ondoren, Alvarez Izquierdo, futbola sarituz edo, athletic-en aldeko penaltya adierazi zuen.Ez da penalty garbia, baina Heinzek eskua aurpegian jartzen dio, eta horrela Llorenteren errematea ezintzen du:penaltya.Berdin dio madrilgo prentsa zer dioen, Heinzerena penaltya da eta kitto.


Eta honekin hasi zen saltsa.


Penaltya pitatu eta jaurtitzearen artean, Marcelo jokalari brasildarrak iraolak jaurti behar zuen tokiaren penalty puntua suntsitu zuen, guztiz, Iraolak penalty huts egin zezan.Zorionez, Usurbildarrak maisuki jaurti eta bikoa jarri zuen markagailuan.Marceloren esker ona bueltatzeko, Iraolak txalo batzuk eman zizkion aurpegian brasildarrari.Honek burua galdu eta hurrengo jokaldian Joseba Etxeberriari sarrera kriminala egin zion, tarjeta gorri zuzenekoa, argi eta garbi......horia!! soilik horia, eta kung-fu ostikada zirudien!! tabernan, amorrua, irainak, amorru bizia"con el madrid toda la puta vida es lo mismo" zioen batek.....ba hori....atsedenaldira bero-bero joan ziren guztiak.


Esku beltza??


Baina atsedenalditik bueltatzean, Athletic.ek pauso atzera egin zuen, eta Madrilek aprobetxatu zuen aurrea egiteko.Higuiain eta Heinzeren langen ondorioz, Higuain bera izan zen Madril aurretik jarri zuena, yeste erdialdean egindako akats larri baten ondorioz.Epaileari ere hankak dardarka jarri zitzaizkion, eta bernabeuren izena pisu gehiegi izan zuen, Amorebieta kanporatu zuen, arrazozi gainera, baina Pepe, Salgado, eta gehienbat, Marcelo kaleratuak izan behar ziren aurretik zurien aldetik eta hori ez zen gertatu.Esku beltza federazioan? ala agian esku zuria?Partidua zoratu egin zen, joan eta etorriko partida bilakatu zen, eta Athletic.ek, bai 11 zein 10 jokalariekin, aurpegia eman zuen momentu oro, talde honen berezitasunak nabarmenduz.Lan eskerga ikaragarria egin zuten leoiek, eta pepek llorenteri egindako penalty baten ondorioz(non dago konspirazioa Mijatovic jauna?), Llorente berak 30 metrotik misil izugarria bidali zuten Casillasen atera, baina zoriak ez zuen nahi Athleticen berdinketa eta zutoinak baloia kanporantz atera zuen, Athleticen azken aukera zapuztuz.


Schuster


Partidaren kronikarekin bukatzeko, Real Madril daukan entrenatzailearen figuraren ondoren hausnarketa bat egin behar da.Partida osoan zehar epaileari protestaka aritu zen, lehenengo minututik, eta Caparrosek , nazkatuta, erantzun zionean, Schusterrek harroputz aurpegia jarri eta bere jokalari garaiko harrokeriarekin, barre egin zuen.


Baina txarrena ez zen izan hori.Higuain-ek 3-2 jarri zuenean, Schuster athletic-en aulkiari begiratu eta "corte de mangas" bat egin omen zion, Athletic-eko jokalari guztiek adierazi zutenez.Hori ahal da Real Madrilen entrenatzaile baten irudia?Hori da eal Madril bezlako talde batek bere aulkian izan nahi duen indibiduoa, zerbait deitzeagatik?? Jokalari bezala zeukan harropuzkeria entrenatzaile gisa mantentzen du, eta norbait gelditu beharko dio, jarrera horrekin ezin delako inora joan.


Bukatzeko, entrenatzaile alemaniarraren hitz batzuk gogoratu nahi nituzke, Jokalari izanda esandakoak:"Ir a San Mames es peor que ir a Corea". Guztia esanda dago ez?? Oraindik San Mamesera etorri behar zarete.Zeu, Marcelo.....eta "koadrila" guzti hori.Bueltako partidan ikusiko dugu elkar.




sábado, 25 de octubre de 2008

BERRIZ ERE BERNABEURA....



Beno, ba urtero bezala, heldu da betiko etsaiaren etxera joatea momentua.Real Madril eta Athletic, Athletic eta Real Madril.Lehen mailan haien historia osoan zehar egon diren bi talde bakarrak( Bartzelonak barka diezagula). Espainair ligaren bi historiko.Bi talde.Bi herri.Garaipen bat.




Bi gestio modelu, bi tradizio, bi filosofia, bi zelai.Siuraski Bilbon nazka gehien dioten taldea dugu Real Madril, bai filosofiagataik, bai euskal zaleak Bernabeura joaten jaso duten trataeragaitik.....edozein dela ere, biharko partida ez da beste partidu normal bat izango.Egia da azken urteotan gauzak asko aldatu direla, bai futbolean, eta baita bi taldeetan ere, baina argi dago ribalitate historiko hori zelaian dagoela oraindik, eta geure taldearen izena oraindik errespetuta sortzen duela edozein zelaitan.


baina jo dezagun gaur egunera eta biharko Madrilgo partidara.Argi dago ez dela partida erraza izango, ziurrenik urteko partidarik zailenetarikoa izango da, baina argi dago Athletic-ek bernabeun ez daukala zer galtzerik eta arima zelaian usten badute zuriek beltzak ikusiko dituztela golak egiteko eta partida irabazteko.


Caparrosen kreditua jokoan


Joaquin Caparrosek bere etorkizunaren zati handi bat jartzen du jokoan partidu honetan.Berak inork baino hobeto badaki, eta hortaz, partida hau berarentzat final bat bezala aurkezten zaio.Bilbon pazientzia pixkanaka-pixkanaka hasi da galtzen jendea, eta Caparrosen proiektu iraultzailea ezertan geratzen hasi da.Astean zehar egoerari buelta emateko Ismael Lopez 18 urteko gaztea egon da lehen taldearekin entrenatzen, baita Iturraspe eta Etxeita gazteak, baina azkenean hiruetatik inor ez da sartu Bernabeurako deialdian.Argi dago Caparrosek lehenego taldeari atentzio toke bat bidali nahi izan diola honekin:edo jarrera aldatzen da, edo gazteei aukera emango diegu.


Real Madril, mindua


Turinen Champions League-eko partiduan galdu ondoren, Real Madril zauritu bat aurkituko du Athletic-ek aurrean.Siuraski Bernd Schuster-enak partidua arin irabaztera aterako dira, zalegoa bizkarra ematearen beldur.Athletic-ek, horren aurrean, pazientzia izan beharko du, jokalariak pilotaren atzean kokatu, defentsan aktibo eta agresibo(agresibo, ez zikin) ibili, eta orokorrean, kontzentrazio maila altua 90 mintuetan zehar mantendu.Real Madrilek ez ditu behar 7 aukera gol egiteko, nahiz eta Van Nistelrroy ez egon (munduko aurrelaririk apartena, ene ustean) talde madrildarrak badu polbora nahiko Athletic-i min egiteko hauek zuhur ez badira ibiltzen.
Bartzelonaren aurkako hamaikako antzekoa
hau ikusita, badirudi Utrerako entrenatzaileak ez dituela aldaketa nabarmenak egingo Bernabeuren partidari begira.Atzelari lanetan, Amorebieta eta Ocio arituko dira( noiz tokatuko zaio Ustaritz-i aukera, kontuan hartuta Amorebietaren maila?), eta erdialdean Orbazi eta Yeste erdialden arituko direla pibote gisa( Orbaiz azkenaldian txarto samar dabil, eta Yeste gorago azkos min handiagoa egiten du, non dago Javi martinez?, eta Iturraspe?), eta badirudi goian Ion Velez eta Etxeberria arituko direla(hau konfimatzen bada, bazen garaia Llorente aulkian esertzeko).Berdin dio nortzuk jokatzen duten, argi dagoena zera da, ez duela balio Madrilera puntu bat bilatzera joatea edo ohorez galtzera joatea, Athletic-ek partida bilatzera joan behar du hasiertaik, eta haren aurkariari aurpegira jokatu.





miércoles, 22 de octubre de 2008

MAILA ESKASAREN ZENBAIT KLABE

Sarrera berri honen bitartez, Athleticiki zer gertatzen ari zaion analisatzen saiatuko gara, zer aldaketa somatu ditugun pasa den urteko taldearekin eta zein izan daitezke klabeak orain arteko akatsetan berriro ez erortzeko.Hau da, taldearen "diagnosi" bat egingo dugu, eta hori kontuan hartuta, irtenbide egokiak bilatzen saiatuko gara.

San Mamesen ahulezia

Argi dago Athletic-ek lokal gisa jokatzen duenean, faborito izan beharko zuela beti, baina aspaldidanik galdu zen etxeko indar paregabea.Aurten, urrutira joan barik, eta partida onak egin barik, Bartzelona, Getafe eta Almeria San Mamesetik hiru puntuak eraman dituzte, eta hiruetan, Getaferen partidan izan ezik, Athletic itxura kaskarra eman zuen, eta txarrena, gola egiteko eta aukerak sortzeko ezintasuna erakutsi zuen. Argi dago San Mamesek ez diola sorbalda emango taldeari, eta azken segunduraino animatuko dutela, baina zaleak animatzera bultzatu behar da, eta Caparrosek; bere erabaki zalantzagarriekin, Macua; bere asanbladaren inguruko "affaire"arekin, eta zenbait jokalari, haren jarrera indolentea dela eta, oso zail jartzen diote zalegoari animatzea.

Iazko defentsa gogrraren arrastorik ez

Pasa den denboraldian Athletic-ek paregabe defendatu zuen urte osoan zehar, eta urte bukaeran golen gutxien jasotzen zuen taldeen artean zegoen zuri-gorria.Aurten, iazko sendotasun horren zipitzik ere ez da ikusten.Ocio, baina bereziki, Amoprebieta, pasa den urteko mailatik oso urrun daude.Kantaurako atzelariaren kasuan, badirudi udako laudorio eta talde handien interesak burura igo zaizkiola, eta aurten partida kaskarrak baino ez ditu jokatu.Ocio, bere partetik, ez dabil hain gaizki, baina badirudi Ustaritz-ek aukerak izan beharko lituzkeela, eta Caparrosek Matienako zentralaren progresioa mozten ari dela.Iraola partida onak jokatu ditu, baina oraindik ez da bere maila onenera heldu eta ezkerrean, Balenziaga fitxatu zen ezkerhegala okupatzeko, eta hasieran ez du txarto egin, baina gazte samarra da oraindik hainbat minutu jokatzeko.Galdera argi dago: Non dago koikili lertxundi?Otxandiokoak pasa den urtean maila ona eman zuen haren lehen mailako estreinuan, baina, Caparrosek, gauetik egunera taldetik atera du, eta baita deialdietatik ere.Aukera bakarra gogor lan egitea eta sendotasun defentsiboa berreskuratzea izango da, hori izan behar bait du talde baten oinarria.

Athletic-en jokoaren definizioa eza

Athletic-ek aurten jokatu duen partidetan, argi geratu da jokoan azkartasunik eta garbitasunik ez dutela aurkitu, eta sortu duten arriskua baloi luzeetan sortu dutela, eta ez joko konbinatiboaren bitartez.Zelaitik kanpora ematen duen irudia, eta zalegoaren portzentai erraldoi batek esaten du hau, zera da, Athleticek zelaira atera eta ez dakiela zer estilo mota jokatu behar duen.Hau da, Athleticek ez daki zertara jokatzen duen.Guztia inprobisatuta dirudi, azken segunduan erabakia, ordenik gabe, entrenatzailearen agindurik gabe.Egoera hau Caparros egoera zail batean jarri du, zalegoaren aurrean gehien bat, eta irtenbide bat bilatu beharko du Utrerakoa.

Erasoan sekulako aulezia

Azkenerako siuraski talde honen akatsik larriena utzi dugu:golik ez duela sartzen.Eta are txarragoa dena: talde ez du arrisku sentsaziorik transmititzen, ez ditu gol aukera garbirik sortzen.Udan Aduriz saldu ondoren, nor sartuko ditu golak geure taldean? Konfiantza Llorenterengan jarri zen, baina argi ikusi da Fernandori ardura hori izugarri handia geratzen zaiola, eta oraindik asko geratzen zaiola ikasteke.Beste aurrelariak, Ion Velez, Iñigo Velez eta Etxeberria ez daukate edo ez dute eman beharrezko maila.Erdilariak ere indar gutxirekin ailegatzen dira gora, eta gehienbat, Caparrosen joko espekulatiboak futbol ofensiboa parada gutxi ematen dizkie Athletic-en jarraitzaileei.Badirudi datorren partidarako Ismael lopez nafartar gaztea zelairatuko duela Caparros, baina halere benetako apostu baino gehiago zalegorako gestu dirudi erabaki horrek.

Hauek dira, orokorki, Athletic-ek izan dituen arazoetako oinarriak, gutxi gorabehera.Ziur aski gehiago egongo dira, batzuentzat ezberdinak eta beste batzuentzat ez, baina argi dagoena zera da, zerbait aldatu egin behar duela Gure Bilboko taldean gauzak hobe joan dezaten, eta lehenbailehen.

lunes, 20 de octubre de 2008

INPOTENTZIAREN IRUDIA

Athletic 0- Bartzelona 1

Aker taberna, Ugaon.nagusiak kubata edo patxarana eskuan, gazteak oraindik basauriko jaietako erresakarekin. Telebistan, La Sextako astuna barregarriarena eginez, inolako lorpenik gabe.Airean, aurpegi luzeak baina jendearen barnean Bartzelona bezalako talde bati irabazteko benetako itxaropena.Komentario optimistak, anitz.Komentario negatiboak, baita.Caparrosen kontrako iritziak hamaikakoa dela eta.
Lehenengo zatia, Athletic ez partida ona egiten ari, baina gutxienez Bartzelonari aurpegira begiratzen ari da, eta zenbait aukera izan ditu falta eta kornerretan.Jendearen ilusioa piztea zaila du Caparrosek, haren planteamendu lotsati eta kontserbakorrarekin.Jubilatu batek Caparrosen burua eskatzen du, eta taberna osoa barrezka, gutxienez umore tartea, partidu kaskarra lizeritzeko.

Deskantsua.Irudi kaskarra, baina gutxienez aurkari gogorrari kontra egiten ari dira gureak.Kubaten bigarren txanda, batzuk zenbait badaramate eta komentarioak mailaz igotzen dira, alkoholaren ondorio."Caparros, atera ezazu Susaeta, coño" entzuten da tabernan.Lagunari so egin eta biok komentarioarekin ados gaudela ikusi.Atlhetic-ek ezin du aukerarik egin, ez dauka golik, ez polborarik ez ezer.Daukan bakarra zera da, merezi ez duen entrenatzaile bat.Inpotentzia.Maila guztietan, Barca, Messi eta Xavi gabe (egon izan balira ez dut nahi pentsau zer gertatuko liteke) athletic-i errepasu taktiko-fisikoa ematen ari da.Halere, partidua oraindik berdindua dago.

Henry, hiru jokalari gainditu( zergatik ez ote dio inor faltarik egingo?) , eta baloia Samuel Eto'ori eman.Nire alboan entzuten dut:"gol".Esan eta izan.Amorebieta atzean utzi( a zer nolako partida kaskarra Iurretakoa), eta maisutasunez, zoragarri, Iraizoz gainditu.Orain bai.tristezia, etsipena, inpotentzia.Aurpegi luzeak, komentario pesimistak, eta airean, infernuari aurrez aurre begiratzearen sentimendua.Horrela jokatuta infernura goaz.Eta txarrena da jubilatu horrek egia esaten duela.

Partidua bukatu da, baina ez epaile pitatzean, orain dela asko bukatu da, ia hasi baino lehen , athleticek gaur egun ezin diolako irabazi Barca "B" bati.tristea da horrela izatea, baina Ugaon apsa den Igandean usaintzen zen aroma berezia dezepzioarena eta inpotentziarena ziren.

Egoera aldatzea Caparrosen eta jokalarien eskuetan dago.Konfia dezagun haiengan, nahiz eta txarrak izan, geure jokalariak, Euskal Herrikoak, direlako.

viernes, 17 de octubre de 2008

ZAILA BAI, BAINA EZ EZINEZKOA





















Athletic-ek asteburu honetan siuraski munduko talderik gogorrenetarikoaren kontra jokatuko du, Bartzelonaren kontra.Badirudi San Mamesen taldearen inguruan, haren zalegoaren barnean, tristezia eta pesimismoa ezarri direlaBeste egunean, mus partida baten erdian, lagun batek esan zidan, Athletic-ek 1 eta 9 galduko zuela san Mamesen... argi dago bartzelona talde oso indartsua dela, eta kriston jokalariak dituela, baina zaleak ezin diogu taldeari sorbalda eman, geure laguntza behar izango dute.


Aurrean, siuraski munduko talderik sendoena aurkituko dute, izarrez betea, eta gainera, entrenatzaile koherente eta azkar batekin gidatua, Pep Guardiola gaztea.


Samuel Etoo aurrelari kamerundarra munduko "9" arriskutsuena dago kontsideratua.Azkarra, indartsua, "pantera beltza" aurten aspaldiko gosea eta intentsitatea berreskuratu du, eta jadanik 7 gol egin ditu, 6 ligan.geure atzelariek oso adi egon beharko dute kriston sarraskia ez badute eraman nahi.




Leo Messi.Ez dago gehiago esaterik.Munduko jokalaririk onenetarikoa, askorentzat hoberena.Errregatea, gola.....Maradonaren hurrengoa?? ez dakigu, baina argi dago San Mamesentzat sekulako ametsgaiztoa izango dela, haren izkin eta amarruekin atzelari bilbotarrak zoratuko dituela.Azkenaldian Bartzelonako prentsan komentatu da Bilbon ez duela jokatuko, errotazioak direla eta, baina Bartzelona izanda, pardituarte ez dugu jakingo gauzak nola izango diren.Pasa den astean Argentinarekin jokatu zuen, baina Leo crack mundiala da, eta bidai luze baten ondorioz kapaza da kriston maila emateko.Espero dezagun zalegoa haren magia gehiegi ez ikustea.



Xavi Hernandez.Futbola hitz handietan, kontrola, pasea...futbolaren zentzua jokalari batean bildua.Askorentzat, bartzelonaren eta espainiako selekzioaren motorea.Kriston joko bisioa, zentzu taktikoa, inoiz ez du baloia galtzen.Munduko erdilaririk hoberenetarikoa dugu kataluniarra.



Pasa den eurokopako jokalririk onena izendatua, argi dago gaur egun munduko 10 jokalari hoberenen artean aurkitzen dela.Bearekin, talde kondala askoz argiuago ibiltzen da, bai erasoan eta baita atzekaldean ere, haren kolokazioa ere zoragarria bait da.



Andres Iniesta.Albazetekoa sekulako progresioa izan du azken urteotan, gaur egun jende guztiarengandik errekonozitua izan arte.Pasa den asteaskenean, Espainiako selekzioaren kriston gola egin ondoren, Butragueñok Queretaron sartu zuen antzekoa, motibatuta etorriko da Bilbo aldera.Espero dezagun Iraola, Ocio, Amorebieta...eta besteak, zuhur eta adi ibiltzea...



Aipatuetaz gain, Valdes, Abidal, Yaya toure, Henry, Alves, Serbio Busquets gaztea....kriston jokalariak ditu Bartzelonak lerro guztietan, munduko onenak edo onenetarikoak.



ETA HORREN AURREAN ZER?ba horren aurrean, geure jokalariek garra, kasta, borroka, animoa ...erakutsi beharko dute.Daramaten kamiseta merezi dutela berretsi beharko dute.Bestalde, 44.000 arimek guztia eman beharko dute, segunduro taldea animatzen, zalegoaren aportazioa Valdeseri lehenengo gola sartzea suposatuko litzatekelako.Beraiek baina kalitate gutxiago badaukate geure jokalariek, baina batzutan, esfortsuak, borroka, inoiz ez errendintzea.....beste guztia gainditu dezake, espero dezagun geure jokalariek antzniako gestak zalegoari gogoraraztea eta San mamesek igande magiko batez gozatzea.

lunes, 13 de octubre de 2008

GARMENDIAREN AUKERA OTE?



Joseba Garmendia, azken denboraldietan etapa beltzak igarotakoa, bere aukera izan dezake Barcelonaren aurka, San Mamesen.Basauriko jokalari gazteak, zenbait urtetan "betirako proiektua" zirudiena, pasa den urtean aukera gehiago izan zituen, eta bere kalitate eta maila handiaren arrastoa utzi zuen San Mameseko zalegoaren aurrean.

Lesioak eta kontinuitate falta betidanik baldintzatu dute jokalari honen errendimendua, baina haren kalitatea ezin da diskutitu eta gaur egun athletic-ek behar duena Joseba Garmendiaren eskuetan, edo hobeto esanda, oinetan, egon daiteke.Caparrosek azkenaldian bigarren aurrelari bat bilatzen ari da, Llorenterekin puntan aritzeko, eta zelaierdia eta aurrekaldea lotzeko.Garmendiak aukera hau baliatu beharko luke funtzio hori berea izan beharlo lukeela entrenatzailearen aurrean esateko eta zenbait kritikoen aurrean oso jokalari baliagarria dela frogatzeko. Gaztea, argia, baloiarekin arriskutsua....ene uste apalean jokalari honek geure konfidantza beharlo luke, gutxienez besteek bezala, edo gaztea izanik, are gehiago.Konfia dezagun garmendiaren mailan, eta espero dezagun Athletic-i une larri honetatik ateratzea laguntzea Basaurikoa.

domingo, 12 de octubre de 2008

Zer egingo du Macuak asanbladaren ezezkoaren aurrean??

Sarrera honen azpian ikus daitekenez, Macua oso larri atera zen asteaskeneko sozioen asanbladatik, eta bere gestioari eta modelo instituzionalari ezezkoa ematea zenbait gauza birplanteatzea ekarriko lukeela pentsatu genuen gehienok.

Halere, oso erabaki bitxian, Macuak asanbladatik paso egin eta resorte juridiko bat erabiliz, aurrekontuak eta beste proposamenak atera ahal izango lituzke asanbladaren babesa izan gabe.Honek prezedente beldurgarria ezarriko luke Athletic bezalako instituzio zahar eta tradizional batean, eta gainera, zentzu komunaren kontra joango litzateke zuzenean.Ze zentzu dauka "per se" edo "decretazo" bitartez junta direktiboaren proposamenak inposatzea?

Athletic futbol talde bat baino askoz gehiago da, hori guztiok badakigu, eta horregatik, kasu bitxi eta aparta delako, erabakiak taktu eta tentu handiz egin behar dira.Athletic-en masa soziala da taldea egiten duena, taldea sendotzen, errotzen duena, eta hortaz, Athletic bere zaleek nahi dutena izango da.

Bere erabakiak izan lezakeen ondorioak ikusiz, Macuak diskurtsoa lasaitu du, eta hitz apalagoak erabili ditu haren proposamena aurkezteko, baina rgi dagoena zera da, kasu honek kapitulu asko izango dituela, eta liburuaren hasieran gaude soilik.

viernes, 10 de octubre de 2008

KOLPE BIKOITZA MACUA ETA BERE TALDEARENTZAT

Pasa den asteazkenean, Fernando Garcia Macua eta bere talde direktiboa kolpe latza jaso zuten Athletic Club taldearen ohiko bilera orokorrean.Urte honetarako prestatua zeukaten aurrekontua bazkide konpromisarioen ezezkoa jaso zuen, 6 ordu luze eta gero bozkatzerako orduan.Bazkideek ezetz esan zioten Macuak planteatzen zuen prezioen igoera berriari, eta beraz, zerbait aldatu egin beharko da Athletic-en presidentearen planetan proiektua aurrera ateratzeko.Pasa den urtean egoera bera gertatu zen, baina Macuaren aldaketa txikiek egin zuten proiektua aurrera ateratzea.Aurten, bazkideek ez dute bigarren aldiz amua irentsi, eta egoera kaskarrean utzi dute Athletic instituzionalki.

Asanblada beltza izan zen Garcia-Macuarentzat.Urte honetako aurrekontuei ezetza eman eta gero, haren estatutuak aldatzeko planei ukoa ere eman zioten bazkideek.Zenbait konpromisarioen ahotan, athletic-en masa sozialak ezin lezake ulertu zer nolako aldaketa egin daitekeen estatutuetan soilik aurtengo direktibaren parte hartzailekin.
Egia esanda, badirudi gero eta gehiago kaleko jendea Macuren politika ekonomiko-instituzionalarekin desadostasuna agertzen ari dela, eta badirudi presidentearen irudi publiko ona gero eta gehiago loitzen ari dela, kaleko komentarioen arabera.

Halere, espeor dezagun krisi sozial eta instituzional honek ez dezala maila deportiboan eragin larririk izan, hori baitda benetan Athletic Club-a oinarritzen duena, futbola, eta ez beste edozer.

martes, 7 de octubre de 2008

KASU BAKARRA FUTBOL PROFESIONALEAN

Pasa den astean, Joseba Etxeberria, athletic-eko jokalari beteranoak sekulako detailea izan zuen Bilboko taldearekin eta bere jarraitzaileekin, sinatu zuen kontratuan Athletic Club de Bilbao-ri azken urtea ordaintzea barkatzen ziolako.

Honekin, Etxeberria athletic-zale sentitzen garen guztion bihotzean tokia hartu du, eta ziur asko jokalaria ez dugu urte askotan ahaztuko.Argi zegoen horrelako gauza bat gertatzekotan geure taldean gertatu beharko zuela, baina halere ustekabean harrapatu ditu jarraitzaile guztiak erabaki hau.

Argi dago talde hau ezberdina dela zentzu guztietan, eta zerbait berezia duela, gaur egungo futbol globalizatu eta komertzial honetan soilik euskal herriko jokalariekin lehen mailan mantetzeko.Hori da talde hau handiena egiten duena, eta hori da bere jarraitzaileek inoiz sorbalda ez ematearen arrazoia.Argi eta garbi esan dezakegu bere garaian komentatzen zen hura, athletic is different.