miércoles, 22 de octubre de 2008

MAILA ESKASAREN ZENBAIT KLABE

Sarrera berri honen bitartez, Athleticiki zer gertatzen ari zaion analisatzen saiatuko gara, zer aldaketa somatu ditugun pasa den urteko taldearekin eta zein izan daitezke klabeak orain arteko akatsetan berriro ez erortzeko.Hau da, taldearen "diagnosi" bat egingo dugu, eta hori kontuan hartuta, irtenbide egokiak bilatzen saiatuko gara.

San Mamesen ahulezia

Argi dago Athletic-ek lokal gisa jokatzen duenean, faborito izan beharko zuela beti, baina aspaldidanik galdu zen etxeko indar paregabea.Aurten, urrutira joan barik, eta partida onak egin barik, Bartzelona, Getafe eta Almeria San Mamesetik hiru puntuak eraman dituzte, eta hiruetan, Getaferen partidan izan ezik, Athletic itxura kaskarra eman zuen, eta txarrena, gola egiteko eta aukerak sortzeko ezintasuna erakutsi zuen. Argi dago San Mamesek ez diola sorbalda emango taldeari, eta azken segunduraino animatuko dutela, baina zaleak animatzera bultzatu behar da, eta Caparrosek; bere erabaki zalantzagarriekin, Macua; bere asanbladaren inguruko "affaire"arekin, eta zenbait jokalari, haren jarrera indolentea dela eta, oso zail jartzen diote zalegoari animatzea.

Iazko defentsa gogrraren arrastorik ez

Pasa den denboraldian Athletic-ek paregabe defendatu zuen urte osoan zehar, eta urte bukaeran golen gutxien jasotzen zuen taldeen artean zegoen zuri-gorria.Aurten, iazko sendotasun horren zipitzik ere ez da ikusten.Ocio, baina bereziki, Amoprebieta, pasa den urteko mailatik oso urrun daude.Kantaurako atzelariaren kasuan, badirudi udako laudorio eta talde handien interesak burura igo zaizkiola, eta aurten partida kaskarrak baino ez ditu jokatu.Ocio, bere partetik, ez dabil hain gaizki, baina badirudi Ustaritz-ek aukerak izan beharko lituzkeela, eta Caparrosek Matienako zentralaren progresioa mozten ari dela.Iraola partida onak jokatu ditu, baina oraindik ez da bere maila onenera heldu eta ezkerrean, Balenziaga fitxatu zen ezkerhegala okupatzeko, eta hasieran ez du txarto egin, baina gazte samarra da oraindik hainbat minutu jokatzeko.Galdera argi dago: Non dago koikili lertxundi?Otxandiokoak pasa den urtean maila ona eman zuen haren lehen mailako estreinuan, baina, Caparrosek, gauetik egunera taldetik atera du, eta baita deialdietatik ere.Aukera bakarra gogor lan egitea eta sendotasun defentsiboa berreskuratzea izango da, hori izan behar bait du talde baten oinarria.

Athletic-en jokoaren definizioa eza

Athletic-ek aurten jokatu duen partidetan, argi geratu da jokoan azkartasunik eta garbitasunik ez dutela aurkitu, eta sortu duten arriskua baloi luzeetan sortu dutela, eta ez joko konbinatiboaren bitartez.Zelaitik kanpora ematen duen irudia, eta zalegoaren portzentai erraldoi batek esaten du hau, zera da, Athleticek zelaira atera eta ez dakiela zer estilo mota jokatu behar duen.Hau da, Athleticek ez daki zertara jokatzen duen.Guztia inprobisatuta dirudi, azken segunduan erabakia, ordenik gabe, entrenatzailearen agindurik gabe.Egoera hau Caparros egoera zail batean jarri du, zalegoaren aurrean gehien bat, eta irtenbide bat bilatu beharko du Utrerakoa.

Erasoan sekulako aulezia

Azkenerako siuraski talde honen akatsik larriena utzi dugu:golik ez duela sartzen.Eta are txarragoa dena: talde ez du arrisku sentsaziorik transmititzen, ez ditu gol aukera garbirik sortzen.Udan Aduriz saldu ondoren, nor sartuko ditu golak geure taldean? Konfiantza Llorenterengan jarri zen, baina argi ikusi da Fernandori ardura hori izugarri handia geratzen zaiola, eta oraindik asko geratzen zaiola ikasteke.Beste aurrelariak, Ion Velez, Iñigo Velez eta Etxeberria ez daukate edo ez dute eman beharrezko maila.Erdilariak ere indar gutxirekin ailegatzen dira gora, eta gehienbat, Caparrosen joko espekulatiboak futbol ofensiboa parada gutxi ematen dizkie Athletic-en jarraitzaileei.Badirudi datorren partidarako Ismael lopez nafartar gaztea zelairatuko duela Caparros, baina halere benetako apostu baino gehiago zalegorako gestu dirudi erabaki horrek.

Hauek dira, orokorki, Athletic-ek izan dituen arazoetako oinarriak, gutxi gorabehera.Ziur aski gehiago egongo dira, batzuentzat ezberdinak eta beste batzuentzat ez, baina argi dagoena zera da, zerbait aldatu egin behar duela Gure Bilboko taldean gauzak hobe joan dezaten, eta lehenbailehen.

No hay comentarios: