martes, 16 de diciembre de 2008

ANTZINAKO INDARRA BERRESKURATUKO DU SAN MAMESEK?



San mames Espainiako ligako eta orokorrean, futbol mundu osoko zelairik garrantzitsuenetarikoa dugu.bai bertan gertatu diren gol eta partida ikusgarrietatik, eta baita duen berezitasun handietatik.Alde batetik, arkua daukan zelaia bakarra dugu, eta bestalde, Athletic Club de Bilbao talde mitikoaren zelaia dugulako ia bere sorreratik.


Aspaldi errespetatua izan da Bilboko geure zelai maitia.Bertan, historikoki irabaztea zaila baino zailagoa bilakatzen zen , eta urte gutxirarte, zuri-gorrien gotorlekuan irabaztea Tom cruise-n "mision Imposible" antzekoa bilakatzen zen, etsai gogorrentzat ere.Barca, Madrid eta beste talde indartsu asko San mamesetik jipoituta atera ziren urte askotan zehar, eta hurrengo partida San Mamesen izango zela pentsatzeak beldurra sorrarazten zuen talde guztietan.


Azken urteotan, bederen, dinamika hori aldatu egin da, eta San mamesek zuen magia hori pixkanaka aldenduz joan da, Athletic-en maial jeisten joan den heinean.Azken3-4 urteetan, San mames "cholloa" izan da bisitarientzat, ametsgaiztoa baino gehiago.


Aurtengo denboraldian ere Almeriak, Getafek, bartzelonak eta Villareal-ek San Mamesetik hiru puntuak eraman dituzte, baina azken hilabete t'erdian zerbait aldatu da.Athletic-ek Osasuna, Numantzia eta Sporting gainditu ditu jarraian San Mamesen, eta ez bakarrik hori, 8 gol sartu ditu eta bakarra ere ez du jaso, aspaldiko garaietako gogortasun eta sendotasuna zale zaharrenen gogora ekarriz.


Izango dugu aukera berriz San Mames gotorleku bilakatzera? Bilboko zalegoa beti atzen dutela, argi dago lehoiek errazago izango dutel etxean jokatzen duten partida bakoitzean.Espero dezagun, beraz, yeste, Llorente, Susaeta , Javi Martinez eta konpainiak bere garaian Bata, Gainza, Zarra, Urzaiz, guerrero, Argote.... eta konpainia garaitu ziren leku berean garaitzea.

No hay comentarios: