Aurreko post-ean komentatu dugu Fernando Llorente bi golak sartu zituela Numantziaren kontra, eta bere ekarpena funtsezkoa izan zela Athletic-ek hiru puntuak eskura zitzan.
Egia da Fernando Llorente aurrerapauso eman duela bai emaitzetan, golak eskuratuz, eta bai jokoan, askoz agresibitate gehiago erakutsiz.
Albiste ona, noski, eta guztiok ospatzen duguna, jokalari honek sufritu duena ikusita.
Halere, ez da jokalria bera aztertu nahi duguna, baizik prentsak lehen eta orain izan duen tratamendua bere pertsonaren inguruan.
Llorente kritikatua izan da betidanik, lehen mailako panoraman agertu zenetik, agresibitate gutxi erakusteagatik eta oso odol hotzekoa izateagatik.Kritika horretan, egunkari eta kazetari guztiak izan dira partaide, eta "linchamiento" antzekoa izan da Llorenteren inguruan, egunkari, irrati eta telebisten partetik.
Horregatik, are sineztezinagoa da niretzat azken egunetan ematen ari den tratamendua.Golak sartzen hasi denetik eta jokoa hobetzen hasi denetik, guztiek aldi berean hasi dira esaten zein jokalari ona den, eta haiek betidanik esan zutela izarra izango zela eta etorkizun handia zuela.
GEZURRA.
Ikusgarria da prentsak eman duen itzulia hilabete batzuetan.Orain, guztiak dira kritika onak eta hitz politak Rincon de Sotokoarentzat, merezitakoak noski, baina kasu honetako txarrena ez da hori.Txarrena zera da, laudorio horiek botatzen dituztenak, bere garaian Llorente gogor kritkatu zutenak dira.Hona hemen kazetari hauen, eta orokorrean, kirol kazetaritzaren hipokresia kasu argi bat.Sinesgaitza, gaur egungo kirol kazetaritzaz hitz egiten egongo ez bagina.
Erreflexioa egin beharko litzateke, guztion artean eta bereziki kazetaritzaren inguruko munduko pertsonen artean, ea norantza ari den joaten kazetaritza, eta kasu honetan, nola alda daitekeen iritzi bat interes batzuen edo besteen faborean.
bukatzeko, euskal atsotitzak erabili nahiko nuke, hau laburbiltzeko..."haizea nora, zapiak hara"
lunes, 1 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario