Athletic-ek berriz ere San Mamesen irabazi zuen, bigarren aldiz jarraian( denboraldi honetan gertatzen den lehen aldia) eta monetuz, Caparrosen burua salbatzea lortu zuen, gutxienez datorren partidurarte, Santanderren jokatuko dena.
Athletic-ek irabazi zuen, bai, baita momentu oneko uneak izan zituen, baina badirudi partidu guztietan atzera pausoa egin behar duela, atzera pauso guztiz ikuskorra eta etsaiek argi eta garbi baliatzen dutena.Eta ez gaitezen engainatu, planteamendu honen buruak badu izen abizenik: joaquin Caparros.
Haren proiektua agortu da, ez dago jokorik, eta arazoari irtenbidea aurkitzen ez dionean, betikoa esaten du, publikoa sekulakoa dela, hau ezberdina dela...etab...baina benetan, zelaian, Athletic-ek oso planteamendu pobreak erakusten ditu, gaur eguneko jokotik oso atzeratu geratu direnak.
Halere, puntuak gehietzen hasia da zuri-gorriak, gutxienez San mamesen, eta jada, jeitsiera postuetatik atera da.Hori da kanpora ematen den irudia: ezer gutxi egitearekin, talde hau jeitsiera postuetatik kanpo dago.Ondo jokatu ezkero eta maila ona mantenduz, taldea europan egongo litzateke urtero, edo hori da ematen den irudia.
Igandeko partidan, Athletic-ek ordu erdian hatu zuen aurre Llorenteren bitartez( beste post batean luzeagoa hitz egingo dugu berataz) eta hor partidua bukatu zen.Soriako taldea ez zuen izan buelta emateko ez gogo ez aukerarik, eta nahiko itxura eskasa eman zuen San Mamesen.
Lehenengo zati itxurosoa egin eta gero, bazirudien bigarren zati lasai eta gozatzeko modukoa ikusi ahal izango genuela, baina, beti bezala, atzerapauso ulertezina etorri zen (jokalariak? Caparros?) eta Numantziari baloia eman zitzaion, eta horrela, aukerak kanpotikoen eskuetan egon ziren, nahiz eta polbora gutxiko taldea izan Soriakoa.
Azkenean, bigarren zati oso oso aspergarria, joko ustela bi taldeena, baina 3 puntu, Osasuna eta gero oso ondo datorkionak Athletic-i.
Geratzen zaion ikasgai zera da, kanpoan irabaztea, Santanderren, edo gutxienez, El Sardineron punturen bat urratzea.
lunes, 1 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario