domingo, 9 de noviembre de 2008

ATHLETIC-MALLORCA, finala 10.Jardunaldian

Bere historia luzeko boladarik txarrenetarikoan ( 5 partida segidan galduta), Athleticek kemena eta indarra atera behar izango du gaur arratsaldean Palma de Mallorcatik zerbait positiboa ateratzeko.Lehoien beste estropezu bat taldea oso jota utziko luke, eta Caparrosen burua, airean.


Horregatik, gaurko partidak garrantzi gehiago hartzen du.10. jardunaldi soilik izanda, Athleticek badauka "finaletaz" hitz egitea, tristea, bai, baina errealitatea horrelakoxea da.


Aduriz


Hori gutxi balitz, zuri-gorrientzat golak sartzen zituen aurrelari bikaina, Aritz Aduriz, beste taldean egongo da, geure atzelariekin leiatzeko eta bere talde ohiari golak sartzeko.Udan athleticek saldu ondoren, Palman maila ona ematen ari da, eta 3 gol darama jada, eta Bilbon faltan botatzen da izugarri.Horregatik, partidu "morbo" extra hori dauka, ikus dezagun gipuzkoarrak zer errendimendu ematen duen.


Lehoi ohia geratzeko, Gorka Iraizoz aldaezinaren aurrean Ociok eta azken orduan bueltatuko Ustaritzek defentsaren erdigunea osatuko dute.Espero dezagun Matienako haren maila ematea, ondo egon ezkero, zentral bikaina dugulako durangaldekoa.Eskuin hegalean, Iraola izango dugu, betiko lez, taldeko jokalaririk erregularrena eta finena.Ezkerraldean, Balenziaga gazteak Caparrosen konfiantzarekin jarraituko du, orain arte bezala, nahiz eta pasa den astean Vila-Realen kontra sekulako akatsa egitea.Espero dezagun atzekaldea ziuir egotea, eta atea hutsean ustea, horrela gutxienez Mallorcatik Athletic-ek puntu bat urratseko.


Erdialdean, Javi Martinez hamaikakora itzuliko da, Pablo Orbaizekin batera.Biek taldeari erritmoa eta potentzia eman beharko diote.Eskuinean, David Lopez arituko da, espero dezagun bere mailarik hoberena ematea.Ezkerrean, Gabilondo joka dezake, baina Susaetak baditu ere bere aukerak.Aurrealdean, Llorente zihur egongo da, eta bere alboan, Etxeberria, edo aukera gutxiagoekin, Ion Velez, arituko dira.


Baina izenak garrantzi gutxi daukate gaurko partidan.Taldea, Athletic da maila ona eman behar duena eta egoera aurrera atera behar duena.Espero dezagun gaur Bilboko taldea irudi ona ematea krisi honetatik ateratzea.

No hay comentarios: